Bilboko Portuko Agintaritzak eta Euskadiko Artxibo Historikoak Germán Elorza argazki erreportariaren argazki-lana zabaldu dute egutegi baten bidez

2020-12-17

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Euskadiko Artxibo Historikoak Germán Elorza argazki erreportariaren irudia berreskuratu dute berak hartutako hamabi argazki hautatuz, eurekin  gero Portuko Agintaritzaren ohiko egutegia osatzeko.

Egutegia Itsasmuseum Bilbaon erosi ahalko da eta itsas-museoaren aurreko zelaigunean, aipatutako argazkien erakusketa ikusi ahalko da abenduaren 18tik aurrera. 

Argazkiak 1940 eta 1964 urte artekokoak dira eta Bilbon, Erandion, Santurtzin, Sestaon eta Portugaleten hartu ziren. Guztietan agertzen dira gaur egun herritarrentzat berreskuratu diren eremuetako portu-jarduerak edo ohiko bizitzaren irudiak.  

Germán Elorza Arrieta (1910-1983) prentsa-erreportajeetan espezializatutako argazki erreportaria izan zen, eta gutxik bezala islatu zuen bere garaiko Bizkaiko tokiko eta eskualdeko bizitza. Bere argazki-artxiboa, Euskadiko Artxibo Historikoan gordeta dauden 100.000 argazki baino gehiagok osatuta, ziur asko, 1932 eta 1974 urte arteko Bizkaiko historiaren ikus-kronika onena da.  Elorza, bere belaunaldiko gainontzeko prentsa-argazkilariak bezala, benetako erreportari soziala izan zen, eta La Tarde eta Hierro bezalako egunkarietan lan egin zuen.

Azken urteotan, Portuko Agintaritzak  egutegi honetan beste argazkilari batzuen lanak berreskuratu ditu, hala nola  Eulalia Abaitua edo  Telesforo de Errazquin. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak