qrcode

Bingen Zupiria: "Guztiok jokatu behar dugu erantzukizunez"

2020-12-17

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazpenak egin dutu EGO-ren neguko topaketaren aurkezpenaren ondoren. Zupiriak erantzukizunez jokatzearen aldeko deia egin du. 

4 iruzkin
  • Argazkia Autokanporatutako erabiltzailea
    Autokanporatutako erabiltzailea
    2020-12-17

    Neurriak ere zentzuz hartu behar dira, eta ez esan aldatuko direla datuen eboluzioa ikusi arte. Bestalde, agintariek inoiz ez dute onartzen gaixotasunaren bilakaeraren errudunak pertsonak ez garela, gaixotasuna bera baizik. Covid19-arekin dagoen gehiegikeria beste gaixotasunekin balego (minbizia kasu), zer gertatuko litzateke? Tabakoak biriketako minbizia sortzen du, ez dut tabakoa saltzeari debekurik ikusten ordea, ezta erretzaileei osasun arretarik ez ematearekin mehatxatzen. Covidaren aitzakiarekin biztanleriari kalte handia egiten ari da gure gobernua, lan egitea debekatuz sektore batzuetan.

  • Argazkia Autokanporatutako erabiltzailea
    Autokanporatutako erabiltzailea
    2020-12-18

    Oraintsu jakin da Frantziako presidente Macron jaunak positibo eman duela Covid-19 gaixotasunean. https://www.berria.eus/albisteak/191286/macronek-positibo-eman-du-koronabirusean.htm Isolamenduan egongo da, baita harekin kontaktua izan zuen Espainiako presidente Pedro Sánchez jauna ere.Hauek erantzukizunez jokatu al dute? Estatu biren ordezkariak dira, pertsona publikoak alegia.Gure Lehendakaria positibo izango balitz, erantzukizunik gabe gainerakoak arriskuan jarriz jokatu duela esango al luke Jaurlaritzak?Errazagoa da inori errua leporatzea, gaixotasun bat dagoela onartzea.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-12-17

    Bai, tamalez, oraindik ere pertsonak bakarrik edo babesik gabeko taldean ikusten dira, denetarik pasatzen den bezala.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-12-17

    Sí, lamentablemente todavía se ven personas solas o en grupo sin protección como que pasan de todo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan