Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Udetxea jauregian, Urdaibai gai duten arkitekturako unibertsitate proiektuen erakusteko dago ikusgai

2011.eko ekainak 18

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoaren egoitza den Udetxea jauregiak hurrengo 2011ko ekainaren 21etik aurrera URDAITOPIAK izeneko erakusketari hasiera emango dio. 

Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Bulego Teknikoaren bitartez ekimen hori abian jarriko du. Bere helburua unibertsitate eskola eta fakulltate ezberdinetako ikasleek Urdaibaiko lurraldearen gaineko egindako lanen erakusketa bideratzea da. Era horretan UNESCOaren MaB programaren helburuenetariko bat betetzen da, hau da, irankortasunerako ideien, ikasketen eta saiakuntzen laborategi bidea izateko.

URDAITOPIAK arlo akademikoan landutako hausnarketen erakusgarri izateko asmoa du. Hausnarketak egun diren garapen ereduen parean eta garapen iraunkorraren bilaketan azaltzen dira, egun indarrean diren ereduetarako  hautabideko  ideien edota jardutzeko moduen proposamenekin.

Lehen aldi honetan, hurrengo uda hilabetetan Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoaren egoitzan ikusi ahal izango diren lanak orain bukatu den kurtsoan zehar Donostiako Arkitektura Eskolako (UPV-EHU) ikasleek egindako proiektuak izango dira. Erakusketa lau gune ezberdinek osatuko dute. Bertan, proposatutako soluzio arkitektonikoak ikusgai izango dira, Laidako eremurako, Muruetako    teilerirako, Kantera-gorria harrobirako eta biztanlegune batzuentzarako  hain zuzen ere.

Arkitektura eskolako hausnarketa eremutik erakusketaren abiapuntua gutxieneko planteamendutik da, honako galdera hauen moduko itaunei erantzuteko asmoz: nola eraiki Urdaibai bezalako ingurune urrakorretan? Zein arkitektura motak suspertu daitezke eremu zehatzak, ekintzak berreskuratzeko eta katalizatzeko gauza ahal izan? Arkitektura horiek egonkorrak izan behar dira edo haien helburua bete ostean arrastorik gabe desagertu daitezke?

Erakusketak,  hausnarketa eta ikerketa maila handiko ikasleen proiektuen bidez, era honetako planteamenduak plazaratzen ditu: egun diren hirigintza eta lurralde garapen prozesuengandik den urruneko ikuspegitik, kurtsoan zehar aztertu diren tokiak "garatzeko" moduei buruzko hausnarketak gehitu dezaketenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko