Berriak Herrizaingoa
Eu

Arabako urtegiek simulazio batekin hasiko dute hondartza denboraldia

2011.eko ekainak 17

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak kudeatuko du

Ertzaintzako agenteek (Helikopteroen Unitatekoak, Talde Mugikorrekoak eta Gasteizko ertzain-etxekoak) eta Gurutze Gorriko kideek (sorosleak, anbulantzia eta ontziak) eta Arabako Foru Aldundiko miñoiek bihar (ekainak 18, larunbata) simulazio batean hartuko dute parte. Ullibarriko urtegian dagoen Garaio 2 hondartzan egingo da, goizeko 11etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek kudeatuko dute simulazioa. 2011ko hondartza denboraldiari begira Arabako irtegietarako egin den heziketa programaren baitan dago eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman datozen irizpideak bete edota ahal den neurrian hobetzea du helburu.

Ustezko ekimena

Eman dezagun, hondartza denboraldian gaudela eta sorosleak hondartza zaintzen ari direla. Halako batean, zaintza-dorretik bainulari batek uretan arazoak dituela ikusten dute; seinaleak egiten ari da laguntza eske. 

Gurutze Gorriak Arabako urtegietako hondartzetarako aurrikusitako erreskate prozesua jarraituz, uretako sorosleak bera erreskatatzeko asmoz abiatuko dira ontziz; itotzeko zorian egon deneko zantzuak ditu.

Hondartzara eraman berri dutenean, biktimak bihotz-gelditze bat jasango du. Hortaz, sorosleek BBB osasun prosedura egingo diote eta hondartzako sorospen-etxera eramango dute berehala. Egonkortu dutenean, anbulantzia batean Gurutze Gorriko Ospitalera eramango balute bezala egingo dute.

Gerora, Urtegiko Pasealekuan dagoen herritar batek SOS Deiak 112ra deituko du (itxurazko deia izango da) bainulari batek arazoak dituela jakinarazteko. Flotagailu bat darama eta urertzetik urruntzen ari da. Itzultzeko ahaleginetan dabil baina dagoeneko neke zantzuak ditu.

SOS DEIAkek (itxurak eginez) U-2 teknika abiatuko dute. Horretarako, Helikoptero Taldearengana joko dute biktima erreskatatu dezaten.

Uretatik atera ostean, helikpteroak aurretiaz adostutako Garaio hondartzako puntu batera eramango du biktima. Bertan, Gurutze Gorriko sorosleak izango ditu zain eta beraiek artatuko dute. Egonkortzen dutenean, anbulantziaz Gurutze Gorriko ospitalera eramango dute.

Aurrikusitako ordutegia

10:45ean: Agintaritza-gune aurreratua osatuko dute

11:00etan, simulazioaren hasiera: Arazoak dituen bainularia sorosleek erreskatatuko dute

11:20an: Anbulantzia batek biktima Gurutze Gorriko ospitalera daramanaren itxurak egingo ditu

11:30etan: Helikopteroak bainulari bat erreskatatuko du

11:50ean: Anbulantzia batek bigarren biktima Gurutze Gorriko ospitalera daramanaren itxurak egingo ditu

12:00: : Agintaritza-gune aurreratutik simulazioa bulatutzat emango dute

 

Oharra: 12etan, sorosleak urtegiko hondartzetan egongo dira bainularien zaintze zerbitzuarekin hasteko

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko