Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzaluk kalitatearen, elikagaien segurtasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, euskal nekazaritza, elikagai eta arrantza sektoreak sendotzeko

2011.eko ekainak 17

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak kalitatearen, elikagaien segurtasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikagai eta arrantza sektoreak sendotzeko.

Pilar Unzaluk Kalitatea II. azoka inauguratu du Gipuzkoako hiriburuan, Saguesko zabalgunean hurrengo igandea arte egingo den zapore onen azoka, alegia. Inaugurazioan Kalitatea Fundazioko zuzendari Amaya Luquín andreak ere parte hartu zuen.

Sailburuaren esanetan, "Euskal Autonomia Erkidegoaren nazioarterako bisita txartel ezagunenetako bat sukaldaritza bada, Donostian aintzatespen hori bereziki azpimarragarria da". "Donostia turismoa, kultura -Europako hiriburutzarako hautagaitza 2016an- , enpresa eta gizarte dinamismoa eta jakina, gastronomia, kalitateko gastronomia, da" gehitu du.

Esangura horretan, azpimarratu duenez, "kalitateak berezi egiten gaitu ezkaratzean, merkatuetan, non gure nekazaritza, arrantza eta elikagai produktuak hobeak diren gainbalioari esker".

Pilar Unzaluk Euskal Autonomia Erkidegoko orografia kontuan izanda, "ez dagoenez ustiategi handirik, ezin dugu izan lehiakorrak produkzio bolumenari dagokionez", beraz, "gure apustua kalitatea izan behar da".

Halaber, azpimarratu duenez, garrantzitsua da ""kalitate oneko elikagaien produkzioarekin lotutako sektoreari" eustea, ze elikagaiok merkatuetan ondo dabiltzan heinean, "gure herrietako bizia eta jarduera ekonomikoa sendotzen dugu eta landa eremuan bizi diren pertsonen bizi baldintzak hobetu".

Sailburuak herritarrak gonbidatu ditu Kalitatea II. azoka bisitatzera, non, besteak beste, txakolinen, Idiazabal gazten, Arabako Errioxako ardoen, nekazaritza ekologikoko produktuen edo Eusko Labeldun 14 produkturen jatorri deituren erakusmahaiak egongo diren jarrita.

"Kalitate on-oneko produktu osasungarri eta osasuntsua dugu; formatuak eta produkzio prozesuak berritu behar ditugu; eta ingurumena gero eta errespetu handiagoz produzitzen duen eta gure lurraldeko zatirik handiena kudeatzen duen sektorea lagundu behar dugu, gure paisaiaren artapena euren esku baita" esan du amaitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)