Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

EAE-ko sektore publikoaren kontratazioari buruzko kudeaketa-Memoria 2019 (Gobernu Bilera 2020-12-15)

2020-12-15

Ekonomia eta Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak Gobernu Kontseiluari helarazi dio EAEko sektore publikoaren kontratazioari buruzko 2019ko kudeaketa-memoria, EAEko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak onartutakoa. 

Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordea da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen kontratazio publikoaren arloko berariazko aholku-organoa, eta haren helburua da aholkularitza-eginkizuna betetzea, koordinatzea eta, kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, haren esku-hartzea behar duten jarduketak egitea, baita enpresen sailkapenarekin lotutako eginkizunak betetzea ere. 

Batzorde horren eskumenetako bat da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek egindako kontratazio publikoaren kudeaketari buruz aldian-aldian memoria bat egitea eta onartzea, alderdi administratiboei, ekonomikoei eta teknikoei dagokienez. Memoria hori Gobernu Kontseiluari helaraziko zaio, kontratazioaren arloan eskumena duen sailaren titularraren bidez. 

Hala, aurreikuspen hori betetzeko, 2019. urteari buruzko datuen berri eman zaio Gobernu Kontseiluari, eta datu horien emaitza esanguratsuenak hauek dira: 

  • Osoko Bilkurak 18 txosten egin ditu.
  • Batzorde Iraunkorrak 8 txosten egin ditu.
  • Enpresen sailkapenari buruzko 500 espediente baino gehiago tramitatu dira: alta berriak, kaudimenari eustea, ukapenak.
  • HAEErekin lankidetzan aritu da kontratazioaren inguruko 13 prestakuntza-jardunalditan.
  • Kontratu moten baldintza-agiriak egin dira. 

Azkenik, EAEko sektore publikoak egindako kontratazio-jardueraren berri eman da. Guztira, 5.539 kontratu egin dira, 5.000 €-tik beherakoak alde batera utzita; guztira, 1.366.952.113 €-ko zenbatekoaz. Zenbateko hori honela banakatzen da: 

Estatuko Administrazio Orokorra: 2.394 kontratu, 363.299.139 €.

Erakunde autonomoak: 396 kontratu, 19.353.608 €.

Gainerakoak: 2.749 kontratu, 984.299.366 €.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko