INE-ren eta EUSTAT-en arteko hitzarmena, etxerik gabeko pertsonak artatzeko Euskadin dauden zentroei eta zerbitzuei buruzko 2020ko inkesta egiteko (Gobernu Bilera 2020-12-15)

2020-12-15

Gobernu Kontseiluak hitzarmena sinatzea onetsi du, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen artekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan 2020ko etxegabeentzako arreta-zentro eta -zerbitzuei buruzko inkesta egiteko

Bai Estatuak bai Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte-bazterketako prozesuei buruzko ezagutza hobetzeko interesa partekatzen dute; horrek zehazten du zein egokia den Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan errealitate horren ikerketan jarduera publikoa koordinatzea.

Gizarte-bazterketako prozesuen ezagutzan aurrera egiteko helburu hori eta inkesta etxegabeei, doan edo kopuru txikia ordainduz edo lan bat egitearen ordez, ostatua, berrezarpena eta bestelako zerbitzuak ematen dizkieten zentroei zuzenduta daude, eta helburua da zentroen ezaugarriak ezagutzea, besteak beste, eskainitako prestazioak, artatutako herritarrak, finantzaketa-iturriak, giza eta finantza baliabideak eta kaleko esku-hartzea. 

Ikerketa bakarra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan; horrela, dagozkien estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko beharrezko informazioa jaso eta, ondorioz, estatistika-eragiketan bikoiztasunik ez egoteko. Horrek, gainera, baliabide publikoetan aurreztea ere ekarriko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko