Berriak Segurtasuna

Donostia: Gazte bat atxilotu dute beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik

2020-12-14
Donostia, 2020ko abenduaren 14a

Gaur goizaldean, gazte batek hautsitako botila batekin mehatxatu du gizon bat Donostiako Egia auzoan, eta, ondoren, motxila kendu dio. Lapurretaren ondoren, biktimak SOS-Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora deitu du, eta bertatik Ertzaintzaren hainbat baliabide mobilizatu dituzte eta minutu gutxiren buruan iritsi dira adierazitako lekura. Agenteek inguruan aurkitu ahal izan dute berriemaileak emandako deskribapenarekin bat zetorren eta esku batean ebakiak zituen gazte bat. Patruilek gertatutakoaren lekuko batek emandako informazioa jaso dute, eta lapurreta gertatu den lekuan kristal zatiak zeudela ikusi dute.

Gertatutakoa argitzeko egindako ahaleginei esker, ondorioztatu ahal izan da patruilek identifikatu duten pertsona zela lapurreta egin duena. Horren aurrean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute gaztea. Biktimari ez dio zauririk egin, eta gero salaketa jarri du polizia-egoitzan.

Atxilotua gaur egunean zehar utziko dute agintari judizialaren esku Donostiako Guardiako Epaitegian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko