Berriak Segurtasuna

Bilbon hiru gazte atxilotu dituzte establezimendu batean lapurreta egiten saiatu ondoren

2020-12-14

Ertzainek 17 urteko adingabe bat eta 25 eta 27 urteko bi gazte atxilotu dituzte goizaldean Bilbon, establezimendu batean lapurreta egiten ahalegintzea leporatuta.

 

Goizaldeko hiruak eta laurden inguruan gertatu da Bilbon. Ordu horretan, Ertzaintzako herritarren babeserako patruila bati eskatu diote hiriko kale batera joateko, berriemaile baten arabera hiru gizonezko denda bateko metalezko pertsiana behartu nahian ari baitziren.

Ertzainak berehala joan dira adierazitako lekura, eta pertsiana eta ainguraketa-buloia behartuta zeudela eta susmagarriek barrura sartzea ez dutela lortu egiaztatu dute.

Jarraian, agenteak lekuko batekin harremanetan jarri dira, eta hiru gazteen deskribapen fisikoa lortu dutenean haien bila hasi dira. Hiru gazteak haur-parke baten inguruan aurkitu dituzte, eta atxilotu ondoren polizia-egoitzara eraman dituzte.

Atxilotuetako bat adingabea da, eta adingabeen zentrora eraman dute, bertan bizi baita. Beste bi gazteak egunean zehar utziko dituzte agintari judizialaren esku Bilboko Guardiako Epaitegian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko