Jaurlaritzak irrati-komunikazioen sarea udalerriekin partekatzeko hitzarmena sinatzea onartu du Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2020-12-15)

2020-12-15

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek Itelazpi sozietateak kudeatutako Euskadiko Administrazio Orokorreko irrati-komunikazioen sarea partekatu ahal izateko Eudelekin hitzarmena sinatzea onartu du Jaurlaritzak. Akordio honi esker, udalerriek sare honetara atxiki ahal izango dira eta era horretara sare honek eskaintzen dituen zerbitzuak eskatu eta erabili ahal izango ditu.

Hitzarmenari atxikitzen zaizkion toki-admninistrazioek oinarrizko ahots-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak eduki ahal izango dituzte (banakako edo taldeko deia, telefono-sare pribatu edo publikora deitzea, larrialdiko deia baliabideak bereganatuta); datu zerbitzuak (datu-mezuak, ahotsa eta datuak aldi berean transmititzeko aukera, datuen transmisioa zirkuitu propioan); eta mugikortasuneko multimedia zerbitzuak (bideo streaming, irudien transmisioa…).

Hitzarmen honi esker, toki erakunde bakoitzak bere zerbitzuak kudeatuko ditu, modu partekatuan parte hartuta, eta bakarrik hartuko du bere gain behar dituen zerbitzuen kostu ekonomikoa. Eredu horrek bermatzen du erakunde guztiek, baita udal txikiek ere, tresna bat izan dezaketela; bestela, tresna hori ezin izango litzateke eskuratu, kostu handiak baititu eta ez baita eraginkorra, sareak bikoiztuta baitaude.

Udalerriek atxiki ahal izango duten telekomunikazio-sarea TETRAn oinarrituta dago, eta azken irrati-teknologia berrien arabera dago eguneratuta, bai eta datuen transmisioa eta sare horretan jasan daitezkeen etorkizuneko garapen teknologiko guztien arabera ere. Azpiegitura teknologiko horrek ahotsaren eta datuen interkonexioa errazten du, Euskadiko Administrazio Orokorraren telekomunikazio sarearen bidez.  Eusko Jaurlaritzak %100eko partaidetza duen Itelazpi SAk kudeatzen du sare hori.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen arteko hitzarmenak (Gobernu Kontseiluak gaur egindako bileran sinatu du hitzarmena) beste administrazio batzuekin batera egiten den kudeaketaren eraginkortasuna handitzeko eta baliabide publikoak batera erabiltzeko aukera ematen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko