Eusko Jaurlaritzak 459,5 milioi euroko gastu-baimena aurreratu du urtarriletik aurrera DSBE eta EPO prestazioak ordainduko direla bermatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-15)

2020-12-15

Gobernu Kontseiluak 459,5 milioi euroko gastu-baimena aurreratu du 2021eko urtarriletik aurrera Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ordainduko direla bermatzeko, nahiz eta ekitaldi horretako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak geroago onartu.

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak proposatuta, bi prestazioei buruzko proposamen bana egin du, Kontseiluak aurrekontu-aurreproiektua onartzen zuen egun berean. Aurreproiektu horrek gastu-aurreikuspen hori jasotzen du, eta, Eusko Legebiltzarrak ezarritako epeen arabera, ez da aurreikusten otsailaren 11ra arte behin betiko onartuko direnik.

Aurreproiektu horrek 380 milioi euroko kreditua ezartzen du, ekitaldi honetan baino hamar milioi gehiago, DSBE finantzatzeko, eta 79,5 milioi euro, EPO prestaziorako. Kopuru horiek aldez aurretik erabiltzeko baimena ematen da, prestazioen izaera eta onuradunei hilero ordaintzeko lege-agindua direla eta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko