
0
Berriz hasi dituzte joan den larunbatean Durangon desagertu zen adinekoa bilatzeko lanak
Durangon, 2020ko abenduaren 14a
Gaur goizean ekin zaie berriz joan den larunbatean Durangon desagertu zen 87 urteko adinekoa bilatzeko lanei.
Operatiboan SOS Deiak 112 zerbitzuko adituak, Durangoko Ertzain-etxeko eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteak eta Gurutze Gorriko boluntarioak ari dira parte hartzen. Adinekoaren bila Durangon eta Iurretan ari dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan