Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Gaur bukatuko da ikerketa-lanak Leizaola sarira aurkezteko epea

2011.eko ekainak 17

Gaur bukatuko da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatzen duen Jesús María de Leizaola 2011ko sarira ikerketa-lanak aurkezteko epea. Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok.

Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz. Ikerlanen bi ale aurkeztu beharko dira josi gabe.

Norentzako

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

Diru-sariak

Saria: 16.000 €

Akzesita: 8.000 €

Aurkezteko epea

2011ko ekainaren 17an, 13:00etan amaituko da.

Aurkezteko tokia

Ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egoitza hauetan aurkez daitezke: 

Oinarriak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak, 2011ko maiatzaren 16ko alean.

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20110516&s=2011091

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan