Berriak
Eu

Txileko ordezkaritza baten bisita instituzionala.

2011.eko ekainak 17

Gaur goizean La Araucanía eskualdeko ordezkarien ordezkaritza bat Lehendakaritzan izan da eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritzakoak beraiekin izan dira Euskadira ongietorria egiteko.

Txileko ordezkaritzaren bisitaren helburua ekonomikoa da nagusiki. SPRI-ISEBk bilera bat izango du ordezkaritzarekin La Araucanía-n Enpresa Garapenerako Agentzia bat sortzeko.

Agentziak enpresa lehiakortasuna sustatzeaz arduratuko da. Era berean, Euskadira egin duten bi egunetako bisitan inbertsio eta berrikuntza aukerak aztertuko dituzte eta elkartruke komertzialaz ere arituko dira. TEKNIKA zentroko eta Tolosaldeko esperientzien berri ezagutuko dute, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan