Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabé Undak Hegan euskal kluster aeroespazialaren standa bisitatuko du Paris Air Show ekitaldian, datorren astean

2011.eko ekainak 17

Euskal enpresei laguntzeko bertaratuko da sailburua ekainaren 23an, osteguna, enpresek Le Bourget-en aurkeztuko baitituzte beren garapen teknologikoak eta programa berrietan duten parte-hartzea.

Hegan Euskadiko Kluster Aerospazialaren bazkideek beren ahalmenak eta garapen teknologiko berriak erakutsiko dituzte Paris Air Show ekitaldiaren, Aeronautikaren eta Espazioaren Nazioarteko Erakustokian, Le Burgeteko (Paris) aerodromoan garatuko den erakusketan, ekainaren 20tik 26ra bitarte.

1997an sortu zenetik egiten ari den ildotik, berriz ere parte hartuko du Heganek azoka horretan, sektorea Espainiako pabiloian ordezkatuz (1. Halla, F316 Standa). Deialdi honetan, hiru enpresa sortzaileek (AERNNOVA, ITP eta SENER) parte hartuko dute ekitaldian stand propioarekin, baita ACITURRI taldeak ere. Lau Tiers-1 aeroespazial horiekin batera, Alestis enpresa elkartuak Andaluziako pabiloian erakutsiko du, ALTRANek txalet propioa izango du, AEROVISIONek Frantziako Thales enpresarekin partekatuko du standa, eta SISTEPLANT eta TECNALIA, aldiz, Hegan Kluster Elkartearen standaren barruan bilduko dira. Era berean, Le Bourget 2011 azokan parte hartuko dute DMP Klusterreko enpresek eta LTK, WEC, SIEGEL, CTA, METRALTEC, TTT TALDEA, TECNASA, MESIMA, TEKNIKER-IK4 eta NOVALTI enpresek.

Elkarraldi honetan, Heganen ordezkaritzak Espainiako pabiloiaren erakusketa-azaleraren % 31 hartuko du, 177 metro karratu guztira. Enpresa elkartuen sustapen-ahaleginaren adierazgarri da parte-hartze hori, Espainiako fakturazioaren % 17 biltzen dutenena (munduko hainbat tokitan kokatutako beren plantetan erregistraturiko 1.255 milioi euro ingururekin), eta horri esker beren produkzioaren % 75 baino gehiago esportatu ahal izan dute batez beste azken 15 urteetan. 

Hegan Klusterreko enpresei laguntza eskainiko die Industriako sailburu Bernabé Undak HEGAN Klusterreko enpresei ekainaren 23an, osteguna, egingo dien bisitarekin. 2003. urteaz geroztik, Saileko titularrak ez ziren ekitaldi horretara bertaratu, aeronautikaren eta espazioaren sektore-elkarraldi garrantzitsuenetakotzat jotzen den ekitaldira, Saileko zenbait ordezkari aurreko edizioetan betiere bertan bisitan izan baziren ere.

46 herrialdetako 2.000 erakusketari

Sektorearen indarberritzearen erakusgarri izango da Paris Air Show Erakustokiaren 49. edizioa, antolatzaileen esanetan, eta oraingoan 46 herrialdetako 2.000 erakusketari baino gehiago hartuko ditu, kontratista handiak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, aerontzien fabrikazio eta muntaian aritzen diren ETEak, sateliteak, motor-fabrikatzaileak eta azpikontratista mekaniko eta metalurgikoak eta azaleren eta material osagarrien tratamenduetako espezialistak bilduta. 142 hegazkinen erakusketarekin osatzen da azoka, baita fabrikatzaile handien eta hornitzaileen artean programaturiko negozio-elkarraldiekin ere.

Heganen bazkideen presentziari dagokionez, erabateko soluzioak eskaintzen ditu Aciturrik Le Bourgeten azpiegitura, motor eta lanabes konplexuetan. Konpainiak bere ahalmenak erakusten ditu lurreratze-trenen ate eta karenaje konplexuetarako eskuzko moldekatzearen teknologian, eta ATL ekipoen bidez garaturiko produktuetan (7 metro luzeko larru kurbatuak zutoin ko-onduekin eta gehienez 13 metroko luzerako larruak). Motor-elementuen goi-mailako hornitzaile gisa, gainak, eraztunak, TRFrako osagai estrukturalak eta hainbat programatarako pieza txikien sorta bat fabrikatzen ditu Aciturrik.

Aernnovak 3.922 langile ditu (horietatik 900 ingeniaritza sailean aritzen dira) eta 376 milioi euroko fakturazioa, eta composite materialezko eta material metalikozko egitura aeronautikoen hornitzaile globala da, eta aldi bereko ingeniaritza-zerbitzuak ere ematen ditu. Tier.1 hornitzailea da Airbus, Embraer, Bombardier eta Sikorsky etxeentzat, eta guztiak ere ingeniaritza-zerbitzuekin hornitzen ditu, baita Boeing, EADS, Goodrich eta Alenia etxeak ere. Le Bourget 2011 azokan, Aernnovak bere ahalmenak erakutsiko ditu adierazitako alor horietan, baita A350 modeloan egiten ari den jarduera ere, HTParen diseinu eta fabrikazioarekin, MLGBaren deseinuarekin eta Rudderraren fabrikazioarekin (guztiak ere compositen egindakoak); eta arrisku-bazkide gisa Bombardier C-Series etxearen hegazkin berrirako hegoaren kaxa zentralaren diseinu eta fabrikazioan duen parte-hartzea, Gasteizko eta Mexikoko bere muntaia-plantak eta material konposatuko teknologia berriak biltzen dituzten bere faktoriak (Toledon) ere bai.

Corporación Tecnaliak, I+G+Bko Espainiako Talde Pribatu handien eta Europako bost handienetako bat denak, bere azken garapenak erakutsiko ditu Paris Air Show azokan, eta horien artean dago zelula automatizatu bat zuntzezko aurreformak produzitzeko, RTM/infusio bidez osagaiak fabrikatzeko erabiltzen direnak, espazioko sistema elektronikoetarako material aurreratuak edo mini UAV Fulmar ® sistema, Aerovision bere spin-off enpresak fabrikatutakoa, itsasoko eta lehorreko zaintzarako.

ITP Taldea Espainiako motor-ahalmenaren erakusgarri erabatekoa da ia. Epe ertainean, bere produkzio-ahalmena gehitzeko erronkari aurre egin behar dio konpainiak urtean 400 turbina entregatuta eta pasillo bikoitzeko hegazkinen motor guztien % 50ean parte hartuta. Motoren hainbat programatarako diseinatu eta fabrikaturiko zenbait osagai erakutsiko ditu Le Bourgeten. Behe Presioko Turbina bat ere erakutsiko du, ANTLE programarako Europako I+Gko V. Esparru Programaren barruan garaturikoa.

Sener taldeak espaziorako mekanismoetan duen esperientzia balioztatuko du: gida-, nabigazio- eta kontrol-mekanismoak, zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-sistemak, proiektu aeronautikoak eta sateliteenak, baita sistema zientifiko eta medikoak ere. Sener ingeniaritza eta teknologiako diziplina anitzeko taldeak espazio, aeronautika eta defentsako proiektuak aurkeztuko ditu bere standean. Lan horietako zenbaitetan, hala nola Proba 3 proiektuan, Sener da programaren arduradun garrantzitsuena, kontratista nagusia denez.

Azkenik, Sisteplant enpresak sektore aeroespazialerako eta defentsa-sektorerako fabrikazio eta ingeniaritza mekanikoko bere teknologia aurreratu trebatuak aurkeztuko ditu, garraio-ekipoak, MRO eta, oro har, scava prozesuak (balio erantsi handiko serie laburrak): arintasuna eta malgutasuna serie labur edo unitarioetan.

Programa aeroespazial nagusi gehienetan lan egiten duten hogeita hamar erakunde inguruk osatutako Hegan taldeko gainerako kideek ere azoka bisitatzea espero da, profesionalei eskainitako egunetan, mundu osoko azoka garrantzitsuena baita. Heganen bazkideak hainbat bezero handiren hornitzaile dira, hala nola Airbus, Boeing, Bombardier, EADS, Embraer, ESA, Eurocopter, GE, Honeywell, NASA, Pratt&Whitney, Rolls Royce, Safran edo Sikorsky.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 17a

 

 

Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Bernab é Unda visitar á el stand del cluster aeroespacial vasco, Hegan, en el Par ís Air Show la semana pr óxima http://t.co/VK2WEwa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)