Berriak Segurtasuna

Sestao, bi atxilotu lonja batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

2020-12-13

Ertzainek 21 eta 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur, igandea, goizaldean, Sestaon, pertsiana behartuta lonja batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren.

 

Goizaldeko hiru eta erdiak baino lehentxeago, partikular batek Ertzaintzara deitu du hainbat gazte Sestaoko lonja batean lapurretan ari zirela esanez. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat joan da adierazitako lekura, eta haiek ikustean hiru gazte lokaletik korrika irten dira noranzko ezberdinetan, eta agenteek bati heltzea lortu dute.

Inguruan zebiltzan gainerako polizia-dotazioei berehala jakinarazi diete ihes egin duten gazteak norantz joan diren, eta Udaltzaingoaren patruila batek handik laster geldiarazi du haietako bat inguruan.

Lonja sarrerako pertsiana behartuta eta barruan dena hankaz gora zegoela egiaztatu ondoren, agenteek atxilotu egin dituzte bi gazteak, 21 eta 18 urtekoak, eta agintari judizialaren esku utzi aurretik dagozkion izapideak egitera eraman dituzte.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa, ihes egin duen hirugarren pertsonaren identitatea ziurtatu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko