Berriak Osasuna

Informazio-oharra: Arrasate eta Aramaio

2020-12-10

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

6 urtetik gorako ARRASATE eta ARAMAIOko biztanleriari.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA, (bihartik aurrera, abenduak 11, eta aste guztian zehar asteburua barne, 08:00etatik 20:00etara bitartean), telefono honetara deituz:

ARRASATEKO osasun zentroa: 943 03 52 50

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Debagoieneko ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko da, abenduaren 14tik (astelehena), abenduaren 18ra arte (ostirala).

PCRak honako ordutegian egingo dira: 10:00tik - 20:00ra.

PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako eta unibertsitateko IKASLEEK EZ DUTE HITZORDUA ESKATU BEHAR, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita.

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Komunikabideei astelehenean, abenduak 14, 12:00etan erantzungo zaie.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan