Bingen Zupiria Bilbao Arte Ateak Irekita izeneko urteroko erakusketaren inaugurazioan izan da

2020-12-10

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Bilbao Arte Ateak Irekita izeneko urteroko erakusketaren inaugurazioan izan da gaur. Bilboko Udalaren arte produkzioko zentroak urtero antolatzen du erakusketa bat joan den urte honetako artista bekadunen obrekin. Arte produkzioko zentroaren aretoetan, hilaren 14tik (astelehena) hasi eta hilaren 18ra arte (ostirala), artista bekadunek joandako hilabeteotan landu dituzten 25 proposamenak egongo dira erakusgai. 

26 artista dira, erakusketa kolektibo honetan parte hartzen dutenak: Alazne Zubizarreta, Alberto Lomas, Amara Toledo, Ander Sagastiberri, AnderPerez, Camilla Gurgone, Cassandre Jacoud, Dailey Fernández, Edu Hurtado, Estibaliz Sadaba Murgia, Eszter Katalin, Iago Rey De La Fuente, Ibai Madariaga & Miel Oyarzabal, Ignacio Barrios, Iván Gómez, Izaskun Araluzea, Jessica Wetherly, Jesús Pueyo, Julián Briceño, Katixa Goldarazena, Lizar Begoña, Maddi Saray Martirena, Maia Villot De Diego, Martí Madaula eta Rui Pedro Jorge.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak