Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gurutzetako Ospitaleak heliportu propioa dauka

2011.eko ekainak 17

Heliportua zuzenean dago konektatuta zerbitzu kritikoen unitateko igogailuarekin; hartara, gaixoak instalazioetara iristea arintzen da

Gurutzetako Ospitaleak beste aurrerapauso bat eman du bere laguntza-prozesuen modernizazioan. Pazienteen osasun-egoerak nabarmen egiten duenean okerrera lekualdaketa-beharrei erantzuteko eraiki den heliportuak osasun-zentroak eskaintzen duen arretaren kalitatea hobetu egin da. Azpiegitura hori martxan jarriz, A eraikina burutu da, eta, ospitaleratzeetarako ohe-kopurua areagotzeaz gain, zerbitzu kritikoak berrantolatu egin dira: Zainketa Intentsiboen unitatea, Erredura Handietakoa, Unitate Koronarioa eta Anestesia eta Bizkortzekoa. Horrez gain, Larrialdien atala berritu eta handitu egin da.

Heliportua Ospitaleko A Hegalaren hedapenaren gainean dago, altzairuzko zortzi pilarek eusten diote eta eraikinaren egituraren jarraipen bat da. Paziente kritikoak ospitalera helarazteko bide azkar, seguru eta eraginkor berria da. Gurutzetako Ospitaleko heliportua 2009ko irailean jarri zen martxan, tramitazioak gainditu ondoren. Egitura 2010eko abenduan hasi zen eraikitzen. Beraz, 6 hilabeteren buruan, gutxi gorabehera, heliportua euskal osasun-sistema hobetzen eta modernizatzen duen errealitate bilakatu da.

Gurutzetako Ospitaleko (Bizkaia) ekitaldi-aretoan aurkeztu da osasun-zentroan bertan kokatuta dagoen heliportu berria. Rafael Bengoa Osasun sailburuak prentsaurreko horretan azaldu du zein garrantzitsua den heliportua euskal osasun-sarerako.

Segurtasuna funtsezkoa izan da plataformaren eraikuntzan, hori dela eta, heliportuak balizamendu-sistema bat dauka, eta, gainera, lur hartzeko eta aireratzeko bidetik hurbil dauden oztopo batzuk seinaleztatu egin dira. Neurri horiei esker, plataformatik aireratzea nahiz lur hartzea guztiz segurua da.

Gaur egun Osakidetzak erabiltzen duen helikoptero medikalizatua oinarrizko baliabide aurreratua da, eta anbulantzia medikalizatuen antzera dago hornituta.

Helikoptero medikalizatuak 1.252 misio sanitario egin ditu 2007ko urtarrilean martxan jarri zenetik, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdietako Zuzendaritzapean. Urtero, helikopteroak 320 esku-hartze inguru egiten ditu.

Heliportuaren eta haren instalazio guztien kostua, plataformarena eta larrialdietarako sarrerarena barne, 1.346.599 eurokoa da.

Iruzkin bat
  • @onoffre
    2011.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Hospital de Cruces tiene su propio helipuerto http://bit.ly/iVpq51

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa