
Lehendakariak datozen eguneratako eta gabonetarako prebentzio neurriak irragarri ditu
- Lehendakaria: "prebentzio neurri nagusia pertsona bakoitzaren kontzientzian dago; gure planetan ezer aldatzen ez bada, egoerak ez du hobera egingo"
Gaurko bileran, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duen LABIko Aholku Batzordeak datozen egunetarako eta Gabonetarako neurriak adostu ditu. Ondoren egindako agerraldian, Lehendakariak, Osasuneko sailburuarekin batera, datorren larunbatean, abenduaren 12an, indarrean jarriko diren neurrien edukia zehaztu du. Neurri hauen azterketa urtarrilaren haimaikan egingo da.
LABIren bileran egoera aztertu ostean, Lehendakariak esan du pandemiaren bilakaerak hobera egin duela, baina Euskadi "osasun-larrialdian jarraitzen" duela nabarmendu du. "Ospitaleko presioak ez du erlaxaziorik onartzen", gaineratu du. Ildo horretan, Lehendakariak erne egoteko deia egin du, batez ere familia- eta gizarte-harremanak areagotzen diren Gabonetan.
"Prebentzio-neurri nagusia pertsona bakoitzaren kontzientzian dago. Eguberri hau desberdina da eta desberdina egin behar dugu. Gure planetan ezer aldatzen ez bada, egoerak ez du hobera egingo ", esan du Lehendakariak. “Asko lortu dugu eta ez dugu atzera egin behar ", gaineratu du.
NEURRI NAGUSIENAK
Bat: mugikortasun mugak gaueko 22: 00etatik goizeko 06: 00etara mantenduko dira.
Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01: 30era arte atzeratuko da.
Bi: Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzea.
Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.
Hiru: udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu.
Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.
Lau: Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.
Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.
Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da.
Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Iradokitzen da, batetik hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.
Bost: jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea.
Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira.
Adibidez Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; "San Silvestre" kirol-probak; edo kale kabalgatak.
Sei: ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea.
Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera. Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko da.
Zazpi: ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da.
Zerbitzuguneak salbuetsita daude.
Iradokitzen da ez erretzea establezimendu horietako terrazetan. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Maskara behar bezala ez erabiltzea zigortzeko moduko jokabidea da.
Zortzi: 6 pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira.
Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.
Bederatzi: kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira.
Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.
Hamar: Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu da.
-
2020-12-11
Felicidades al LABI, de todo corazón.
Este próximo sábado no podré abandonar mi provincia para ver a mi novia pero, en cambio, podré juntarme en Bilbao con cualquiera, venga de donde venga, (siempre que sea de Bizkaia), a tomarme unos potes y así ahogar mis penas.
Me hace especialmente ilusión poder juntarme con mis conciudadanos residentes en municipios con alta incidencia acumulada que, no pudiendo echarse un trago en las tabernas de su localidad, lo harán en cualquiera de las limítrofes.
Lo siento pero me resulta difícil de comprender el que no pueda juntarme con una única persona este fin de semana porque reside en otra provincia pero, en cambio, hasta las ocho de la tarde, pueda irme de terrazas en las que, para mas INRI, únicamente se recomienda que no se fume.
Aquí va mi apuesta: En San Valentín tampoco podré juntarme con mi pareja en un restaurante para celebrar nuestro amor, (y no porque residamos en provincias limítrofes sino porque estarán de nuevo todos cerrados), y en San José de nuevo, todos confinados en casa. ¡No se pueden hacer mejor las cosas! Aurrera! -
2020-12-12
somos un grupo de mujeres de una asociación y queremos ir a tocar ( no a cantar) villancicos a una residencia de mayores del pueblo., el dia 18 . Vamos a estar en el exterior en un patio que tienen, guardando las distancias de dos metros y con mascarilla, Lo han pasado muy mal y queremos darles animos ¿sera posible ?
-
2020-12-10
Hola, tengo la misma duda que Naiban. De la redacción se desprende que entre los días 27 y 29 y del 2 de enero en adelante, el confinamiento es autonómico (CAPV); sin embargo, en los diferentes medios de comunicación se informa de lo contrario (de que el confinamiento es nivel territorio histórico). ¿Podrían aclararnos este extremo? Gracias.
-
2020-12-10
¡Buenos días!:
El punto séptimo se viene incumpliendo en las terrazas de la hostelería. Lo he venido observando antes del cierre de la hostelería y me temo que se seguirá incumpliendo ahora que se abre nuevamente este sector. Los HOSTELEROS no llaman al cumplimiento de estas medidas y ocasionarán aumento de infecciones y nuevo cierre del sector. Estoy asignado al Centro Sanitario Bombero Etxaniz y en ese entorno es donde lo observo. UNA VIGILANCIA de las autoridades es precisa para evitar RETROCEDER en este enorme coste económico en la sanidad y VIDAS.
Es más barato invertir en esa vigilancia hasta que salgamos de esta situación.
Y, observo a personas mayores con USO DEFICIENTE de la mascarilla, siendo los más propensos a morir por el virus. UNA VIGILANCIA ayudaría disuadirles de esa práctica y SALVAR su vida y EVITAR GASTOS A LA SANIDAD.
Gracias. -
2020-12-09
Hola, quería saber cuál es el ámbito en el que está permitida la movilidad entre el 27 y el 29, la comunidad autónoma o el tthh? Y a partir del día 2? De la redacción entiendo que la movilidad está permitida únicamente en el tthh hasta el 23, a partir de aquí, y con las excepciones de los días señalados (23-26 y 30-2) es la cav. Sería así? Gracias
-
2020-12-09
Comentario de Twitter:
➡#LABI-ko erakundeek datozen eguneratako eta gabonetarako adostutako prebentzio neurriak 👉 https://t.co/XcvyM3dppm… https://t.co/hkhbhYk7v7 -
2020-12-09
Comentario de Twitter:
RT @EUDEL_eus: ➡#LABI-ko erakundeek datozen eguneratako eta gabonetarako adostutako prebentzio neurriak 👉 https://t.co/XcvyM3dppm➡ Las in…
-
2020-12-09
Comentario de Twitter:
RT @EUDEL_eus: ➡#LABI-ko erakundeek datozen eguneratako eta gabonetarako adostutako prebentzio neurriak 👉 https://t.co/XcvyM3dppm➡ Las in…
-
2020-12-10
Comentario de Twitter:
RT @EUDEL_eus: ➡#LABI-ko erakundeek datozen eguneratako eta gabonetarako adostutako prebentzio neurriak 👉 https://t.co/XcvyM3dppm➡ Las in…