Aixeindar sozietateak bere lehen lau parke eolikoen tramitazioa hasi du: 250 MW Araban

2020-12-09

Aixeindar sozietateak, Euskadin proiektu berriztagarri berriak sortzeari begira eratutakoak, dagozkien administrazio instantzietan lau eskaera aurkeztu ditu, egitasmo berriztagarrien tramitazio lanei ekiteko xedez; zehazki, 250 MW-eko potentzia instalatua izango duten parke eolikoak eraikitzeko, Arabako lurraldean. Hain zuzen ere,  horiek izango dira sozietate horrek egingo dituen lehen jarduerak, Euskal Autonomia Erkidegokoan energia berdearen sorkuntzaren aldeko apustua sendotu nahian, betiere Energia Trantsizioaren helburuetan aurrerapausoak emate aldera. Instalatutako potentzia berri horri esker, gure erkidegoan instalatutako ahalmen eolikoa ia hirukoiztu egingo da; izan ere, gaur egungoa 153 MW-ekoa da.

Aixeindarek, iaz, Energiaren Euskal Erakundeak (%40) eta Iberdrolak (%60)  eratutako sozietateak, egitasmo berriztagarriak sustatzeko lehen ekinbideak abiarazi ditu, EAEko lau gunetan parke eolikoak eraikitzeko tramitazioen eskaera bana eginez.

Lehen fase honetarako hautatutako kokagunek Araban dira, eta bertan, orotara, 250 MW-eko ahalmen eoliko instalatuko litzateke; zehazki, honako leku hauetan:

Azazeta (Arraia-Maeztu eta Bernedo 40 MW
Iturrietako mendiak (Arraia Maeztu) 75 MW
Arkamo (Erriberagoitia) 95 MW
Lagraza (Oion) 40 MW

 

Aurkeztutako lau eskaera horietatik, hiru (Iturrietako mendiak, Arkamo eta Labraza) Ekologia Trantsizio eta Erronka Demografiko Ministerioan egin dira, eta bestea (Azazeta), berriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean. Tramitazioa leku ezberdinetan aurkeztearen arrazoia hauxe da; batetik, tramitazioa proiektuaren potentziaren arabera egin behar da (50 MW-etik aurrera Estatuko erakunde eskudunaren aurrean, kasu honetan Ministerioa dena); eta bestetik, proiektuak autonomia erkidego bati baino gehiagori eragiteagatik, (Labrazako kasua dena, Nafarroari dagokionez)

Potentzia berri horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan instalatutako ahalmen eolikoa ia bikoiztu litzateke, gaur egungoa 153 MW-ekoa baita, bost parke eolikotan ekoitzia.

Horrekin batera, Aixeindar sozietateak jarraitzen du haizearen neurketak egiten  Euskadiko zenbait lekutan, tokian tokiko potentziala ezagutu nahian eta egitasmo berriak abiarazteko aukera ebaluatzeari begira.  

Ekonomiaren deskarbonizazioari eta klima aldaketari aurre egiteko, energia eolikoa ezinbesteko tresna edo palanka denaz kontsentsu erabatekoa dago. Gainera, Euskadi munduko onenen artean kokatuta dago industria ehunari dagokionez, punta-puntako enpresak baititu, euskal industrian oso garrantzitsuak izateaz gain, maila teknologiko eta garapen handikoa direnak, mundu osora esportatzen ari direna. Ekosistema horrek aukera ematen du, besteak beste, parke eoliko baten diseinu, prestaketa eta ekoizpen osoaren katea Euskadin egin ahal izatea, AEBetako mendebaldeko kostaldean gertatzen dena bakarrik, zenbaitetan. 

Aixeindar bat dator 2030eko Euskadiko Energia Estrategiaren helburuekin; baita Eusko Legebiltzarekoaren akordioarekin ere, erakundeei berriztagarrien aldeko apustua sendotzeko eta Berriztagarrien Sektoreko Lurralde Plan berria tramitatzeko eskatzen duena, besteak beste. Horren bitartez, ibilbide orria osatu ahal izango da, etorkizunean, energia berriztagarri mota guztien erreferentzia mapa  prestatzeko bide emango duena.

Era berean, Pariseko Akordioan ezarritako konpromisoei erantzun nahi zaie, emisioei dagokienez, bai eta Europar Batasunaren “Europar guztiontzako energia garbia” izeneko ekinaldiaren aholkuei ere.

 

Iruzkin bat
  • @v_en_c
    2020-12-09

    Comentario de Twitter:
    Aixeindar inicia la tramitación de sus primeros cuatro parques eólicos: 250 MW en Araba https://t.co/i31Tvr7qLi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko