Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

“Hamaika Pauso” klasikoaren irakurketa jarraitua

2011.eko ekainak 16

400 pertsonatik gora izan dira irakurketa horretan parte hartu dutenak, besteak beste, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua

Arriaga Antzokian Ramón Saizarbitoriaren “Hamaika Pauso” eleberri klasikoa etengabe irakurri dute 12 orduz.Hau izan da euskal literaturako klasiko bat jendaurrean irakurri den laugarren aldia. Irakurketa honen helburua da klasikoaren balioa eta gaurkotasuna aldarrikatzea, eta, aldi berean, jai bat ospatzea Bilbao Zaharra Euskaltegiko ikasleek ikasturte osoan zehar egin duten lana eskertu, ospatu eta aintzatesteko, eta euskaltegi horrek antolatu du irakurketa.

Lanaren egileak berak, Ramón Saizarbitoriak, Klasikoen IV. Irakurketa hasi du. Haren ostean, ia 400 pertsonak eleberriaren zati batzuk irakurri dituzte. Irakurketan, euskal kulturaren eta gizarte-, ekonomia-, kirol- eta politika-esparruetako hainbat ordezkarik parte hartu dute.

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Ramón Saizarbitoriaren “Hamaika Pauso” eleberri klasikoaren irakurketan parte hartu dute gaur Bilboko Arriaga Antzokian.

Ekimena Bilbao Zaharra Euskaltegiak martxan jarri du Euskara Ikasleen Jaia ospatzeko. Ekitaldia urtero egiten da ikasturte osoan euskara ikasten ahalegindu direnen esfortzua txalotzeko. Bertan, klasikoek beren balioa aldarrikatzeko aukera dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan