Bingen Zupiria: "Hilabete asko ditugu aurretik, eta, beraz, gauzak kontu handiz egiten jarraitu behar dugu"

2020-12-10

Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile, Bingen Zupiria, elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Euskadiko “Boulevard” saioan. Bertan, hilabete askotan Covid-19rekin bizitzen jarraitu beharko dugula azpimarratu du, eta, beraz, gauzak kontu handiz egiten jarraitu behar dugula.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaularitzako bozeramaileak azaldu du hartu diren neurriek oreka bilatzen dutela osasunaren eta ekonomiaren artean; "oreka hori ezartzen diren arauen, arau horiek betetzearen eta bakoitzaren jarreraren araberakoa da", gaineratu du.

Ostalaritza irekitzeari dagokionez, Zupiria sailburuak aitortu du ez dela oreka lortu osasunaren eta ostalaritza-jardueraren artean; eta zehaztu du orekarik ezaren egoera hori, alde batetik, herritarrok esparru horretan behar bezala jokatu ez izanaren ondorio dela, eta, bestetik, ostalaritza-establezimenduetako arduradun batzuek ez dutela arreta berezirik jarri neurriak betetzean. "Jokoan duguna da ostalaritza-establezimenduak irekita egon ahal izatea eta berriro itxi behar ez izatea, eta hori gure jokabidearen eta ezarri diren murrizketen betetze-mailaren araberakoa izango da; baita ostalaritza-zentro horietako arduradunak zorrotzak izatearen araberakoa ere", adierazi du.

Bingen Zupiriak gogorarazi duenez, osasun larrialdi egoeran jarraitzen dugu, kutsatze maila altuarekin eta presio altuarekin ospitale eta ZIUetan. Ildo horretan, mugikortasuna ahalik eta gehien murriztearen eta gehienez sei pertsona elkartzearen garrantzia azpimarratu du.

2 iruzkin
  • 2020-12-13

    Prebentzio-, ingurumen-, berdintasun- eta inklusio-lan gehiago, zaurgarritasunaz baliatzen den delitu-putrerik gabe ez baikaude oraindik.

  • 2020-12-13

    Más trabajo de concienciación preventiva, medioambiental y de igualdad e inclusión, no haya todavía buitres delictivos que se aprovechen de la vulnerabilidad.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak