Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka buru dela elkartu da Euskadiko Babes Zibileko Batzordea

2020-12-09

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduak 09 

  • Bileran oniritzia eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoetarako Plan Bereziari
  • Horrez gainera, Euskadiko enpresa kimiko eta herri batzuen kanpoko larrialdietako planak ere aztertu dira

 

Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka buru dela elkartu da Euskadiko Babes Zibileko Batzordea, babes zibilaren alorreko administrazio publikoen kide anitzeko koordinazio eta lankidetza organoa.

 

Arratsaldeko lehenengo orduan bideokonferentzia bidez egin den bileran, Batzordeak oniritzia eman dio EAEko Larrialdi Aeronautikoetarako Plan Bereziari. LABI — Euskadiko Babes Zibileko Planaren mende dagoen plan espezifiko horren helburua da gaian eskumena duten administrazioek osotasunean kudeatu ahal izatea airean doazen hegazkinek, instalazio aeronautikoek, abiazio zibilak, eta abarrek, izandako istripuek eragindako larrialdiak, Euskadin edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora gertatzen direnak eta jatorria, eskala edo helmuga Euskadiko edozein aireportutan dutenak. Plan honetan ez zaio heltzen gertaeraren konponbide operatiboari bakarrik; horrez gainera, biktimen eta familiartekoen arreta psikosozialari ere erantzuten zaio “harremanetarako pertsona” irudia garatuz.

 

LARRIALDIETAKO PLANAK

Horrez gainera, Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak oniritzia eman die Euskadiko hiru enpresa kimikoren kanpoko larrialdietarako planei. Enpresak dira Santurtzi, Zierbena eta Bilboko Portuko Compañía Logística Hidrocarburos SA; Zornotzako eta Sondikako BEFESA ZINC ÓXIDO SAU; eta egoitza Barakaldon duen Bilbaína de Alquitranes SA.

Bestalde, Batzordeak oniritzia eman die Etxeberriko eta Ermuako larrialdietarako bi udal-planei.

 

EUSKADIKO BABES ZIBILEKO BATZORDEA

Euskadiko Babes Zibileko Batzordea erakundeen arteko organo bat da, eta bertan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Osasun Saila, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, Lehendakaritza, hiru foru-aldundiak, Eudel–Euskadiko Udalen Elkartea eta Estatuak EAEn dituen ordezkariordetzak daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak