Estatistika Institutu Nazionalaren eta Eustaten-Euskal Estatistika Erakundearen arteko hitzarmena, 2021eko biztanleria eta etxebizitza erroldei eta horiei lotutako biztanleriaren ondorengo estatistikei dagokienez (Gobernu Bilera 2020-12-9)

2020-12-09

Gobernu Kontseiluak Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Eustaten-Euskal Estatistika Erakundearen artean 2021eko biztanleria eta etxebizitza erroldei eta horiei lotutako biztanleriaren beste estatistika batzuei dagokien hitzarmena sinatzea onartu du. 

Errolda Orokorrak herrialde bateko estatistika-sistemarako garrantzi handieneko estatistika-eragiketak dira, eraikinen, etxebizitzen eta horietan bizi direnen funtsezko parametroak zehazten baitituzte, eta haien lurralde- eta administrazio-eremu bakoitzerako oinarrizko informazioa ematen baitute. 

Errolda horiek ematen dituzten informazioak funtsezkoak dira administrazio publiko guztientzat, zerbitzu eta politika publikoen plangintza-, kudeaketa- eta jarraipen-lanetarako, eta, gainera, informazio horiek gizarte-eragileentzat eta herritarrentzat, oro har, ere funtsezkoak dira. 

Informazio horiek oso paper garrantzitsua betetzen dute, baita ere, Europar Batasuneko Funtsen eta Programen plangintzari, garapenari eta ebaluazioari dagokienez, eta errolda arloko informazio xehatuek funtsezko zeregina betetzen dute, Europar Batasunean aurrekontuen inguruan hartzen diren erabakiak asko oinarritzen baitira estatistika arloko informazio ofizialean, lurraldeka zehaztutako arloei dagokienez. 

Biztanleria eta Etxebizitza Erroldaren estatistika-eragiketa 2017-2020 Estatistika Plan Nazionalean eta 2019-2022 Euskal Estatistika Planean dago jasota; beraz, estatistikako planetan aurreikusitako helburuak betetzeko ahaleginak batzeko eta estatistika-eragiketan bikoiztasunak saihesteko interes komuna dago. Horrek, aldi berean, baliabide publikoak aurreztea ekarriko du.

 

INEren eta Eustaten arteko hitzarmen honen xedea 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Erroldak egiteko lanak gauzatzeko beharrezkoak diren metodologiak eta informazio estatistikoa trukatzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko