Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Espainian egingo den Europar Batasunaren Esparru Programaren 5. Konferentziaren harira

2011.eko ekainak 16

 

Ekainaren 20an (astelehena) Espainian egingo den Europar Batasunaren I+Garen VII. Esparru Programaren 5. Konferentzia inauguratuko dute Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia andreak, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jaunak eta Europako Batzordeko Europako Ikerketa Arloko zuzendari Octavi Quintana jaunak.        

Ekainaren 20an eta 21ean Donostiako Kursaalen egingo den Konferentzia hori Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak antolatu dute, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza, Berrikuntza eta Turismo Sailaren izenean, hurrenez hurren . 

 Alde batetik, gaur egun prestatzen ari diren Europar Batasuneko VIII. Programa (2013-2020) osatuko duten programak eta ekimen handiak aztertzea eta horien inguruan eztabaidatzea, eta beste alde batetik, bertaratzen direnei VII. Esparru Programaren (2007-2013) hurrengo deialdien berri ematea, eta behar den laguntza eskaintzea Espainiako erakundeek kalitate handiko proposamenak egin ditzaten eta, era horretan, Batzordeak finantziazioa lor dezan.

Ez dugu ahaztu behar aurretiazko kalkuluen arabera, Europar Batasunaren Ikerketako Esparru Programa Europan I+Gko proiektuei ematen zaien finantziazioaren % 20tik % 25era bitartekoa dela.

Nazioarteko topaketa horretara (dagoeneko 1.000 pertsona inguruk eman dute izena) estatuko eta Erkidegoaren eremuko nazioarteko ikertzaileak, enpresaburuak eta adituak bertaratuko dira

11:00etan hasiko den irekiera-ekitaldia amaitu ondoren, Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia andreak eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jaunak prentsari erantzungo diote. 

Egun horretan bertan, Juan Tomás Hernani Berrikuntzako idazkari nagusiak jardunaldiari amaiera emango dio 18:15ean eta hainbat sari emango dizkie 2010eko deialdietan 10 milioi euroko edo hortik gorako aurrekontua izan duten proiektuak koordinatu dituzten Espainiako erakundeei.

Irekiera-saiora bertaratu nahi duten komunikabideak CDTI Zentroko prentsa sailean akreditatu beharko dira prensa@cdti.es posta elektroniko bidez, eta horretarako, izen-abizenak, posta elektronikoko helbidea eta komunikabidea jakinarazi beharko dituzte.

Egunak:

2011ko ekainaren 20a eta 21a

Konferentzia:  

Europar Batasunaren I+Garen VII. Esparru Programaren 5. Konferentzia Espainian

Lekua: 

 

Ekainaren 20a

 

Kursaal, Donostiako Kongresu Jauregia. Zurriola hiribidea, 1.  

{Inaugurazioa: 11:00etan 

  • Cristina Garmendia (Zientzia eta Berrikuntzako ministroa Bernabé Unda (Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua).
  • Europako Batzordeko Europako Ikerketa Arloko zuzendaria).

 

Lehenengo egunaren amaiera: 18:15ean 

Moderatzailea eta ondorioak: Juan Tomás Hernani

Berrikuntzako idazkari nagusia (MICINN / ZBM) 

Paloma Velasco: CDTI Zentroaren Programa Berritzaile Globalen zuzendaria

Juan Carlos Cortés: CDTI Zentroaren Merkatu Berritzaile Globalen zuzendaria

Javier Ponce: CDTI Zentroaren Kudeaketa Operatiboaren zuzendaria 

Amaiera-ekitaldia bukatzean, Juan Tomás Hernanik hainbat sari emango dizkie 2010eko ekitaldietan 10 milioi euroko eta hortik gorako aurrekontua izan duten proiektuak koordinatu dituzten erakundeei

Konferentziaren helburuak 

Espainian egingo den VII. Esparru Programaren 5. Konferentziak bi helburu ditu: alde batetik, Europako ikerketaren eta berrikuntzaren etorkizunari buruz eztabaidatzea, erronkei erantzunez gure herrialdeko enpresak eta erakundeak posizio egokian egon daitezen; eta beste alde batetik, bertaratzen direnei informazioa ematea eta horiek prestatzea VII. Esparru Programan oraindik egiteko dauden deialdian lehia daitezen (2012-2013ko aurrekontuak ).

Bi egunetan osoko bilkurak egingo dira, eta bilkura horietan hainbat gai landuko dira, hala nola Ikerketaren eta Berrikuntzaren inguruko etorkizuneko Programaren aurrean Espainian zer jarrera dagoen, etorkizuneko ekimen handiak: European Innovation Partnership & Joint Programming Initiatives, lankidetza publiko eta pribatua, eta nazioarteko lankidetzak eskaintzen dituen aukerak, besteak beste. 

Bestalde, beste bilkura batzuk ere egingo dira aldi berean, eta bilkura horietan Europako adituek eta ordezkariek gai batzuen inguruan duten ikuspegia azalduko dute, hots, Zientzia eta Giza Kapitala, Ikerketa eta Berrikuntza Lankidetzan, eta erronka handiak, besteak beste. 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Con motivo de la 5 ª Conferencia del Programa Marco de la Uni ón Europea que se celebra en Espa ña http://t.co/tkDY524

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan