
Uruguaik Iparragirreren eta euskal diasporaren omenezko posta zigilua argitaratu du
Bere jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta, Jose Maria Iparragirre euskal poeta eta musikari ezagunak hil ondorengo omenaldi berri bat jaso du. Oraingoan, posta bidez, Uruguaiko Posta Zerbitzuaren, Uruguaiko Euskal Insituzioen Federazioaren eta Urretxuko udalerriaren eskutik.
Gaur arratsaldean zigiluaren aurkezpen telematikoan parte hartu du Gorka Alvarez Aranburuk, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak, Jon Luqui Urretxu alkatearekin batera. Bere hitzaldian, zuzendariak esan du harro egoteko modukoa dela Urretxurentzat ez ezik, Euskadi osoarentzat ere, Uruguaik Iparragirreren oroitzapen kolektiboa bizirik mantentzea, bere jaiotzaren 200 urte betetzen direnean. Era berean, zuzendariak Uruguaiko euskal etxe guztiak zoriondu ditu diasporan alde egiten duten lanagatik eskerrak eman dizkie.







