Euskaraldiaren parte hartze datuak

2020-12-03

Bihar amaituko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, 2020ko azaroaren 20an hasita 15 egunetan egiten ari dena. Izen-ematea azaroaren 24an itxi zen eta herriz herri jasotako datuak bateratu ondoren, honako hauek dira bigarren Euskaraldiaren datu nagusiak.

  • Guztira 179.780 lagunek eman du izena Euskaraldian.
  • Izena emandakoen artean %77k eman du izena ahobizi modura eta %23k belarriprest modura.
  • Izena emandakoen %62 emakumezkoa da.
  • Izena eman duten partaideen %29k esan du ez zuela lehen Euskaraldian parte hartu.
  • Lurraldeei dagokionez, %44k Gipuzkoan eman du izena, %34,25ek Bizkaian, %11k Nafarroan, %8,5ek Araban, %2,1ek Ipar Euskal Herrian (%1,5 Lapurdin, %0,5 Behe Nafarroan eta %0,1 Zuberoan) eta %0,25ek Euskal Herritik kanpo, diasporan.
  • Adin tarteei dagokionez, partaideen %23k 16 eta 29 urte artean ditu, %35ek 30 eta 44 urte artean, %29k 45 eta 59 urte artean eta %12k 60 urtetik gora.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko