
1
Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2020ko abenduaren 3ko 12:00ak arte.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
- Orotara 127 ikasgela daude itxita, 64 ikastetxetan
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,72 da.