Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Julio Pozueta katedradunak eta Rafael Arnaiz erregistratzaileak amaiera emango diete LHIEEk antolatutako Hirigintza Ikastaroei

2011.eko ekainak 16

Julio Pozueta Echarriren hitzaldi batek amaiera emango dio gaur Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilbon antolatu duen 31. Hirigintza Ikastaroari. Eskola, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundera (IVAP) atxikita dago. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunak hirigintza eta mugikortasunari buruz hitz egingo du.

Halaber, Rafael Arnaiz Eguren jabetza erregistratzailea izango da LHIEEk Donostian antolatu duen 32. Hirigintza Ikastaroaren amaiera-hitzaldia emango duena.

Bi ikastaro horiek urrian hasi ziren, hirigintza edo lurraldearen alderdietan sakondu nahi duten Administrazioko langileei, arlo horretako profesionalei eta graduatu-ondokoei zuzenduta, eta ondorengo sei moduluek osatzen dituzte: Oinarrizko Administrazio Zuzenbidea; Lurralde-antolamenduari buruzko araudia eta sektoreko eta ingurumenari buruzko legeria; Hirigintzako Antolamendua eta Plangintza; Hirigintza Antolamendua Egikaritzea (Hirigintza-kudeaketa); Hirigintza Antolamenduaren Bermea eta Babesa (Hirigintzako Diziplina); Lanbide batean jarduteko proiektua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan