Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Bruselari eskatu dio Migrazioko eta Asiloko Europako Itunari buruzko erregelamenduak aurreikusteko eskualdeek “migrazio-politikaren zehaztapenean eta betearazpenean eginkizun aktiboa” kudeatzea

2020-12-05

 

  • Europako Batzordeari iradoki dio erregelamenduak aurreikusteko birkokapenen banaketa SHARE proposamenaren hiru parametroetan oinarrituta egitea
  • Eskualdeek eta hiriek integrazioaren arloan dituzten jardunbide egokiak nabarmendu ditu
  • Artolazabal: “EBk Afrikako estatuetako garapen jasangarriari laguntza emateko estrategia berria garatu behar du eta, horretarako, garapen ekonomiko jasangarriko eta sustapen demokratikoko prozesuak bultzatu”
  • Bidaiderik gabeko migratzaile adingabeen kudeaketa hobea egitera animatzen du

Vitoria-Gasteiz  2020 12 05

Eusko Jaurlaritzak proposatu du Migrazioko eta Asiloko Europako Itunaren asiloa eta migrazioa kudeatzeko erregelamenduak aurreikustea eskualdeek eta dagozkien estatuz azpiko gobernuek, Europako estatu eta erakundeekin batera, “eginkizun aktiboa izatea Itunaren erregelamendu- eta betearazpen-kudeaketan, eta migrazio-politika zehazten eta betearazten parte hartzea”.

 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Europako Batzordeari bidali dizkio Eusko Jaurlaritzak Migrazioko eta Asiloko Europako Itunaren erregelamenduaren zirriborroaren proposamenari eginiko ekarpenak, Batasunaren politiken ikuspegi bateratuaren barruan, abenduan amaituko den kontsulten epean.

 

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari proposatu dio asiloa eta migrazioa kudeatzeko erregelamenduak aurreikustea birkokapenen banaketa SHARE proposamenaren hiru parametroetan oinarrituta egitea; proposamena Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen Bruselan, eta eskualdeetako zenbait gobernuk bultzatzen dute, biztanleriaren, langabeziaren eta errentaren datuetan oinarrituta.

 

Europako Batzordeak egindako ekarpenetan, Eusko Jaurlaritzak iradoki du asiloa eta migrazioa kudeatzeko Europako erregelamenduak “kontuan izatea eskualdeek eta hiriek integrazio-arloan dituzten jardunbide egokiak, haiek beste leku batzuetan ere ezartzeko, ekimen berriak ager daitezen sustatzeko eta asilo-eskubideari eta immigrazioari buruzko diskurtso publiko eraikitzaileagoa finkatzen laguntzeko”.

 

Garapen jasangarria

Modu berean, Artolazabal sailburuak esan bezala, “Eusko Jaurlaritzaren iritziz, hirugarren herrialdeekin, bereziki Afrikarekin, elkarlaneko politika eraginkorrak lortu eta garatzeko, EBk kontinente horretako estatuen garapen jasangarriari laguntza emateko estrategia berria garatu behar du eta, horretarako, garapen ekonomiko jasangarriko eta sustapen demokratikoko prozesuak sustatu, herritarrek migratu beharrik ez izateko aukera ematen duten osasuneko, hezkuntzako, prestakuntzako, azpiegiturako eta aurrerakuntza ekonomiko jasangarriko eta demokratikoko ekimenen barruan”.

 

Erregelamenduaren zirriborroa hobetzeko ekarpenen bost puntuetako azkenean, Eusko Jaurlaritzak proposatzen du asiloa eta migrazioa kudeatzeko erregelamenduak aurreikustea eskualdeak kontuan har daitezen bidaiderik gabeko migratzaile adingabeen kudeaketarako.

 

“Eusko Jaurlaritzak ongi etorria ematen die pasa den irailaren 23an Europako Batzordeak Migrazioko eta Asiloko Europako Ituna aurkeztea ekarri zuten lan eta eztabaidei; izan ere, beste urrats bat gehiago da Europako esparru eguneratua eta etorkizuneko ikuspegiduna eraikitzeko, Europar Batasun (EB) solidarioan eta jasangarrian migrazioa kudeatzeko", esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Artolazabal sailburuak esan duenez, “EBko eskualdeko agintaritzek migrazio-plangintza integral hori eratzen eta kudeatzen lagundu behar dute, eta, horretarako, kontuan izan behar dituzte bai estatu kideek bai Europako Batzordeak, EBko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak. Eskualdeko gobernuek migrazio-mugimenduen inguruko ezagutza zehatza dute, bereziki bigarren mailakoek eta EBko lehen etorrerakoak direnek; nagusiki Afrikatik, Asiatik eta Amerikatik iritsitako migrazio-fluxuak dituzte. Halaber, egoitza-egoera irregularren eta asilo-eskatzaileek bizi dituzten egoeren ezagutza zehatza ere badute”.

 

Eskualdeak

Hiri eta eskualdeetan gertatzen da nagusiki, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez, migratzaileen integrazioa. “Maila horretan kudeatzen da zerbitzu publikoen zatirik handiena: osasuna, hezkuntza edo gizarte-asistentzia, besteak beste”.

 

Artolazabalen iritziz, Migrazioari eta Asiloari buruzko Itun berriaren kudeaketa-erregelamenduaren hasierako proposamenaren interpretazioan, "ez da kontuan hartzen egungo migrazio-egoera; hura, nagusiki, lan bila edo aukera ekonomiko berrien bila lekualdatzen diren pertsonek bizi dute, aintzat hartuta nazioarteko babesa lortzeko aukera gutxi dutela eta, seguru aski, beren jatorrizko estatuetara itzultzera derrigortuko dituztela”.

 

“Asiloa eta migrazioa kudeatzeko plangintza estrategikoak, halaber, EBra sartzeko legezko bideak sustatzea jaso du, Batasuneko lan-merkaturako talentuak erakartzeko, baina horrek, berez, ateak ixten dizkie lana bilatzeko migratu behar duten beste pertsona batzuei; izan ere, nagusiki, migratzaile ekonomikoen eta “talentudun” izendatzen diren asilo-eskatzaileen kolektiboaren barruan prestakuntza handiagoa dutenak baloratzen dira”, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuaren iritziz, “erregelamenduaren jatorrizko proposamenak ez die erantzuten migratzaileen sarreren inguruan estatuen presioa arinduko duen birkokapenetarako derrigorrezko elkartasun-mekanismoa sortzeko eskariei. Are gehiago, mugan hautatzeko prozedura berriak sustatzen ditu eta, horrela, etorkinen derrigorrezko itzulera arintzen du. Hala ere, garrantzitsua da, batetik, Batasunaren kanpoko mugen kontrol eraginkorra eta humanista lortzea eta, bestetik, migratzaileak eta errefuxiatuak zuzen eta elkartasunean oinarrituta banatu eta artatzea”.

 

Birkokapenak

“Horren harira, arindu egin behar da migratzaile-kopuru handiena duten EBko periferia geografikoko estatuek eta eskualdeek bizi duten presioa, eta “espres” itzulerako prozedura gizagabeak saihestu”. Birkokapenak banaketa-kalkulu zuzenaren, zintzoaren eta eraginkorraren bidez egin behar dira. EBko periferiako estatuek eta eskualdeek edo lehen etorrerakoek ezin dute beraiek bakarrik jasan migrazio-fluxuen kudeaketa, Europako gainerakoak erantzukizunetatik salbuesten dituzten prozedura ekonomiko sinpleetara mugatzen diren bitartean. Konpromisoak bera izan behar du EBko 27 kideentzat. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du migratzaile ekonomikoak eta asilo-eskatzaileak birkokatzeko elkartasun-mekanismoa derrigorrezkoa izatea EBko estatu guztientzat”.

 

Erregelamendu-proposamenak ekarpen solidarioen (birkokapenak, itzulera-babesak eta laguntza logistikoa) ehuneko bat ezartzen du, zeinak biztanlerian (% 50) eta BPGd-an (% 50) oinarritzen den formula baten arabera kalkulatuko baitira. Eusko Jaurlaritzak, 2018an, Europako zenbait eskualderen laguntzarekin, SHARE proposamenaren aplikazioa aurkeztu zuen, Europaren eremuan eta zeharka migratzaileak, edozein motatakoak direla ere, hartzeko eta integratzeko ahalegina lurraldeka banatzeko gakoa adosteko, hiru parametrotan oinarrituta: biztanleria, langabezia eta errenta.

 

“Horrela, migratzaile ekonomikoak eta asilo-eskatzaileak eta errefuxiatuak zuzen banatzea lortuko da. Irizpide horiek modu berean aplikatu beharko lirateke, ad intra, estatu kideetan, migratzaile ekonomiko, asilo-eskatzaile eta errefuxiatuen kupoak banatzeko, lurralde-egituraren eta eskumen-banaketaren arabera. Horrela, zerbitzuen plangintza eta haren aurrekontu-ondorioa garden eta aurreikusteko moduan egingo lirateke”, esan du Artolazabalek. “Beste ezer baino lehen, EBk garatzen duen migrazioaren eta asiloaren kudeaketan duintasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetua bermatu behar da”.

 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-12-06

    No fomentar populismos y apostar por la integración con derechos y obligaciones. Como territorios contaminantes somos responsables deuda ecológica generamos.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-12-06

    Populismorik ez sustatu eta eskubide eta betebeharrekin integratzearen alde egin. Lurralde kutsatzaileak garenez, sortzen dugun zor ekologikoaren erantzuleak gara.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)