Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbide izango da lan eskaintzen berri emateko egunero twitter erabiliko duen estatuko enplegu zerbitzu bakarra

2011.eko ekainak 16

 

  • @lanbideejgv guneak hiru lurraldeetako lan-eskaintzen jarioa bidaliko du etengabe, eta enplegu-eskatzaileekin harremana izateko bide berria izango da
  • "Tresna horrek teknologia berrien alde egin dugun apustua indartuko du, betiere ahalik eta enplegu-eskatzaile gehienengana iristea eta lan-merkatura sartu daitezen egiten dugun ahaleginean sakontzea helburu", adierazi du Gemma Zabaletak

Lanbidek bere kontua ireki du gaur Twitter gizarte-sarean. Euskal enplegu zerbitzuaren katalogoa zabaltzeko bokazioarekin jaio da @lanbideejgv, lanpostu bila dabiltzanei lan‑merkatura sartzen laguntzea helburu hartuta. Enplegu-radar modukoa izango den hori ezaugarri horiekin Estatuan zabaltzen den lehenengoa da, eta etengabeko informazio-jarioa eskainiko du egunero: lan-eskaintzak, prestakuntza-ikastaroak eta lan‑arloko berriak; eta jarraitzaileekin solasean aritzeko bide gisa ere erabiliko da.

@lanbideejgv kontuak unean uneko lan-proposamenen eta prestakuntza-eskaintzen berri emango du, denbora errealean. @lanbideejgv kontuko eskaintzak ikusteko, herritarrak http://twitter.com/lanbideejgv tekleatu beharko du, eta doako zerbitzu horren jarraitzaile egin. Une horretatik aurrera berritasunak automatikoki iritsiko dira haren terminalera, dela ordenagailua, dela telefono mugikorra edo "tablet" gailua. Lanbideren twitterrean argitaratzen diren eskaintzak eta berriak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira.

Eskaintza bakoitza aurkitzen laguntzeko, "tuit" (mezu) bakoitzak etiketak edo "hashtags" izango ditu, eta enplegua eskaintzen den herria eta jarduera-sektorea ere adieraziko ditu. Nahikoa izango da mezu bakoitzari dagokion estekan klik egitea lan-proposamen bakoitzari buruzko deskribapen zehatzagoa ikusteko.

"Egunero milioi bat euskal herritar sartzen dira Interneten; horregatik, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak teknologia berrien aldeko apustua indartuko du, ahalik eta enplegu eskatzaile gehienengana iristea eta lan-merkatura sartu daitezen egiten dugun ahaleginean sakontzea helburu", azpimarratu du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. "Gure bulego-sarean ematen dugun arreta pertsonalizatuko eredua inola ere alde batera utzi gabe, enplegu-eskatzaileekin zuzeneko harremanerako tresna bihurtu nahi dugu @lanbideejgv kontua", gaineratu du.

Lanbidek Twitterren izango duen kontuak indartu egingo du bulego-sarean eskaintzen den arreta, eta kontsulta-zerbitzu bat jarriko du internauten eskura, euskal enplegu zerbitzuaren funtzionamendua eta zerbitzuari buruz dituzten zalantzak argitzeko.

Zerbitzu hau enplegu-eskatzaileei zein lana eskaintzen duten enpresei dago zuzenduta. Azken horiek, Twitterren konturik badute eta enplegu-proposamen bat zabaldu nahi badute, enplegu-radar hori erabiltzeko aukera izango dute @lanbideejgv kontura mezu bat bidaliz, han proposamena jaso eta zabaldu dadin.

"@lanbideejgv gure enplegu-radarra izango da Twitterren. Enplegu eskaintzak, prestakuntza-ikastaroei buruzko informazioa eta enpleguaren munduari dagokion guztia eskainiko du. Hori guztia xede bakar batekin: egun lanik ez duten 148.000 euskal herritarrei lanpostu bat aurkitzen laguntzea", azaldu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Ia 15.000 eskaintza sms eta email bidez

Teknologia berrien alde egiten duen apustuaren barruan, Lanbidek 14.916 lan‑eskaintza bidali ditu telefono mugikorreko mezuen (sms) eta posta elektronikoaren bidez. Horietatik, 2.718 sms-ak ziren, eta 19.993 herritar hartu dituzte. Horiek guztiak hautaketa-prozesuren batean sartu ziren. Lanbidek izapidetutako proposamen bakoitzeko 7,3 hautagai izan dira batez beste. Bidalitako gainerako lan-eskaintzak, 12.198, Lanbideren emailen harpidedunei zegozkien. Harpidedun horien kopuruak 100.000ko muga gainditu berri du; izan ere, 100.085 euskal herritar baitira jada. 

Bestalde, lanbide.net-eko (Lanbideren webgune ofiziala) erabiltzaile desberdinen kopurua % 41,39 altuagoa da aurtengo maiatzean, 2010eko maiatzean baino; hain zuzen ere, 226.784 internauta izan zituen, 66.400 gehiago.  Bisiten kopuruak ere joera berbera izan du; izan ere, aurtengo maiatzean sei milioi izan dira, joan den urtean baino % 29,6 gehiago.

 

Lanbide.net

Erabiltzaile desberdinak

Ikusitako orrialdeak (bisitak)

 

2011ko maiatza

226.784

6.049.041

 

2010eko maiatza

160.392

4.667.765

 

Hazkundea

% 41,4

% 29,6

 

 

Lan-eskaintzen bidalketa

Lan-eskaintzak

Erabiltzaileak

 

e-mail

12.198

100.085

 

sms

2.718

19.993

 

4 iruzkin
  • @Gazteaukera
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Lanbidek lan eskaintzak twitter bidez igorriko ditu egunero... http://fb.me/1066CE0Xw

  • @Saregune
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    http://ow.ly/5j90p Lanbide se convierte en el primer servicio de empleo del estado que abre un servicio diario de ofertas por twitter

  • @ZeBerri
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Lanbidek lan eskaintzak ezagutarazteko Twitterren bidezko zerbitzu berria jarri du martxan @lanbideejgv |Via @irekia_news http://ow.ly/5j6NX

  • @ZeBerri
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Lanbide abre un servicio diario de ofertas por twitter: @lanbideejgv | Via @irekia_news http://bit.ly/j8BjKe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)