Izaskun Landaida: ""Krisi garai hau izan daiteke aukera bat enpresentzat zenbait inertzia berrikusteko eta berdintasunaren aldeko neurriak hartzeko"

2020-12-09

Gaur goizean, Emakundek antolatutako prestakuntza-jardunaldi bat egin da Lakuako Euskaldun Berri aretoan, laneko sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa lantzeko. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gogorarazi du 2011. urtean Emakundek, enpresekin eta beste erakunde pribatu batzuekin egindako lanean antzemandako beharrari erantzunez, lan-eremuan sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuetan jarraitu beharreko prozedura-eredu bat prestatu zuela. Protokolo hori legedi berriaren arabera eguneratzen joan da beti, eta orain berriz eguneratu behar izan da, zuzenean eragiten dioten errege-dekretu bana onartu delako Estatuan. Hain zuzen ere, gaurkotze hori azaldu du gaur goizean Olga Fotinopulos Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakasleak. Protokolo eguneratua Emakunderen webgunetik deskarga daiteke:Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko dena (DOCX, 50 KB).

Emakundeko zuzendariak mezu bat helarazi die enpresei: "Beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren aldeko neurriak hartzea, desberdintasunaren inertzia oso handia delako eta aurre egiteko tresnak behar ditugulako". Pandemiaren ondorioz, enpresentzat unerik onena ez dela onartu du, baina "krisi garaia inertziak berrikusteko eta hobetzeko aukera izan daitekeela uste dugu. Berdintasuna lan-munduko eta enpresako erronka handietako bat da. Eta eragile guztien inplikazioarekin bakarrik egin ahal izango dugu aurrera ".

Emakundeko zuzendariak mezu bat helarazi die enpresei: "Beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren aldeko neurriak hartzea, desberdintasunaren inertzia oso handia delako eta aurre egiteko tresnak behar ditugulako", eta gogorarazi du "zoritxarrez sexu-jazarpena edo jazarpen sexista gertatu den kasuetan aplikatzeko pentsatuta dagoen protokoloa" dela landutakoa, beraz, "kontuan hartu behar da kokabide horien aurkako lanketak enpresaren eremuan eta beharrezkoa da genero ikuspegia duen lan-arriskuen prebentziorako politika bat. Landaidaren hitzetan, "Protokolo honekin batera, beti eman behar da horri buruzko informazioa eta prestakuntza, eta, beraz, protokolo hori aplikatzen duten pertsonek aldez aurreko prestakuntza izan behar dute berdintasun-gaietan".

2 iruzkin
  • 2020-12-09

    Enplegu berdintasun gehiago ez da ikusten alde handirik sektore batzuetan oso feminizatuta eta beste batzuetan ez.

  • 2020-12-09

    Más igualdad empleo no se vean brechas grandes unos sectores muy feminizados y otros no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak