
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 800.000 euro bideratuko ditu “Euskal Retail Prestakuntza” programa garatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-1)
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren erronka nagusiak ezagututa, “Euskal Retail Prestakuntza” programarekin aurrera jarraituko du. Hala, Eusko Ganberei dirulaguntza izendunak emango dizkie prestakuntza-programaren jarduerak garatzeko.
Eusko Ganberekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren helburua da txikizkako merkataritza profesionalizatzeko “Euskal Retail Prestakuntza” programa garatzea eta exekutatzea, negozio-eredu lehiakorrago baterantz sektorea eraldatzen lagunduko duten tresnak eta ezagutzak emanez.
800.000 euroko dirulaguntza honako modu honetan banatuko dute:
BILBOKO MERKATARITZA-GANBERA…………..400.000,00 euro
GIPUZKOAKO BAZKUNDEA…………..............264.000,00 euro
ARABAKO GANBERA………….......................136.000,00 euro