Berriak Hezkuntza

Atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak, Lanbide Heziketako zikloetan (Gobernu Bilera 2020-12-1)

2020-12-01

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Agindu bat, heziketa zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak deitzen dituena.

80.000 euroko diru-kopurua duen deialdi honek laguntzak ematen ditu Lanbide Heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntzak irakasteko, ikastetxean bertan eta eskola-orduetatik kanpo antolaturiko saioetan. Ikastaro horiek gutxienez 60 eta gehienez 100 orduko iraupena izan beharko dute, eta ikastetxeko irakasleek eurek eman beharko dituzte. Deialdi honen bidez lagundu ahal izateko, hizkuntza bakoitzeko taldean gutxienez 8 ikasle egongo dira, eta gehienez 20.

Mintzamenaren komunikazio-gaitasuna landuko da bereziki ikastaro horietan ikasleekin, solasaldietan eta ahozko azalpenetan ahalegina jarriz. Goi Mailako zein Erdi Mailako heziketa zikloetako ikasleek parte hartu ahal izango dute ikastaro horietan, ikastaroa antolatu duen ikastetxeetan matrikulatutako ikasleek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko