Berriak Lehendakaritza

Euroeskualdearen lizitazio oharra: mugaz gaindiko trenbide loturaren estudioak TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuan

2020-11-30

LLET Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du garraioaren eskaintza multimodala eta mugaz gaindiko trenbide loturaren gobernantzaren estudioak burutzeko zerbitzuak kontratatzeko baldintza-agiria, TRANSFERMUGA-RREKIN europar proiektuaren esparruan, INTERREG V-A Espainia Frantzia Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren hirugarren proiektu-deialdiaren markoan.  

Lizitazioaren helburua proiektuaren inplementazioan zehar estudioen ekoizpenean asistentzia izatea da: alde batetik, mugaz gaindiko garraio multimodalaren eskaintzaren analisia azpiegitura-agertoki ezberdinetan eta, bestetik, Donostia eta Baiona bitarteko mugaz gaindiko trenbide loturaren antolaketa eta gobernantza estudioa, baita Dax-erainoko balizko luzapena.  

Lizitazioaren aurrekontua 384.000 eurokoa da, zergarik gabe.  

Hautagaitzak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 26a da, eguerdiko 12:00etan.  

Baldintza-orri honetarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman: demat-ampa.fr  

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektua 

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) %65 kofinantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFA programaren helburua integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz-gaindiko eremuan. Bere laguntza ekonomia-jardueren inguruan kokatzen da, lurraldearen garapen jasangarria sustatzen dute estrategia partekatuen bitartez

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko