Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, kanpora irekita

2011.eko ekainak 15

Lehendakariak Euskadiko Gorputz Kontsularra hartu du Ajuria Enean (Gasteizen)

Patxi López lehendakariaren ustez, beharrezkoa da Euskadi eta atzerriaren arteko harremanak bultzatzea. Esan duenez, euskal gizartea “hemen bizi garen pertsonok osatzen dugu, baita kanpoan bizi diren eta gurekin eta gure enpresekin harremanetan dauden pertsonek ere”. “Guztion artean gizarte moderno bati indarra ematen dion sare sendoa eratzen ari gara, harreman-sare positiboa izan dadila lortzen duten taldeek garapenerantz aurrera egiten dute”.

Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Euskadiko Gorputz Kontsularraren harreran, Ajuria Enean (Gasteiz). Bertan izan dira Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen arloko ordezkariak: Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Ainhoa Alday, Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria.

Harrera-ekitaldian, Patxi Lópezek kontsulei esan die beharrezkoa dela Euskadi “terrorismoa garaitu duen eta erabat aske den” gizarte baterantz aurrera egiten ari dela aditzera ematea. Horregatik, lehendakariaren ustez “ezinbestekoa da” kanpora irekitzea eta atzerriko herrialdeekiko loturak bultzatzea harreman ekonomiko, turistiko eta kulturalen bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)