Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Euskal erakundeek Gabonetarako prebentzio-neurriak ezarri dituzte LABIn, eta neurri horiek Osasunaren Lurralde arteko Kontseilura eramango dituzte

2020-11-30
  • Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo die aurreko dekretuetan mugikortasuna murrizteko jasotako neurriei; abenduaren 9an neurriak berrikusiko dira
  • Gabonetarako, Euskadi udalerri eta autonomia-erkidegoen konfinamendu perimetrala kentzearen alde agertu da; gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01: 00ak arte luzatzearen alde; eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde, besteak beste
  • Osasun sailburua: "ez dira nahastu behar bilakaera epidemiologiko ona eta egoera epidemiologiko ona; urrun gaude intzidentzia-tasa lasaigarrietatik"

 

Gaurko bileran, LABIren Aholku Batzordeak, Lehendakaria buru dela, Gabonetarako prebentzio-neurriak adostu ditu, eta horiek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari helaraziko zaizkio. Euskadik oinarrien akordio gisa kontuan har dadila eskatuko du, eta autonomia-erkidegoak berak arduratu daitezela akordio horiek beren egoera epidemiologikoaren arabera egokitzeaz. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, pandemiaren bilakaera epidemiologikoan eta asistentzialean oinarrituta, Lehendakariaren dekretuetan aurreikusitako neurri murriztaileei eustea erabaki du. Abenduaren 9an horiek berrikusiko dira.

LABIren Aholku Batzordeak Lehendakaritzan egindako bileraren ostean egindako agerraldian, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gogorarazi du ondo goazela, baina ez gaudela ondo. Sailburuak adierazi du ez ditugula nahastu behar bilakaera on bat eta egoera on bat. Zentzu horretan, aipatu du Gabonak ez dela "arriskurik gabeko" garaia, eta, horregatik, zorrotz jokatzearen alde agertu dira euskal erakundeak. (Ikus Gabonetako prebentzio-neurriei buruzko proposamenak erantsitako dokumentuan).

NEURRIAK MANTENTZEN DIRA

Sailburuak pandemiaren bilakaera epidemiologikoa eta asistentziala aztertu du. Adierazle guztietan beheranzko joera ikusten da, eta, beraz, hartutako neurriak egokiak direla berresten da. Hala ere, "Intzidentzia tasa lasaigarrietatik urrun" gaudela eta osasun zentroek oraindik presio handia dutela ohartarazi du.

COVID19 txertoaren eraginkortasunari eta hurbiltasunari buruzko datuak eta baikortasun goiztiarra ikusita, sailburuak baieztatu du birusaren hedapena prebenitzeko modurik onena egungo neurriak irmo mantentzea dela. Hala, urriaren 26ko eta azaroaren 6ko Dekretuetan ezarritako prebentzio neurri guztiak aktibo mantentzea erabaki du LABIak.

Beraz, indarrean jarraituko du Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eta pertsona bakoitzak bizilekua duen udal-ingurunean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak; gaueko ordutegian 22:00etan zirkulatzeko mugak; jarduera sozioekonomikoak 21:00etan mugatzeak edo ostalaritza-establezimenduak ixteak, besteak beste. abenduaren 9an neurriak berrikusiko dira.

LABIren Aholku Batzordeak onartu egin du, halaber, Lehendakariaren Dekretuaren aldaketa puntual bat, saltokien edukierari eta prebentzioari buruzko neurriak gehitzeko, erosketen jarduera seguruagoa izan dadin, Gabon-aldi osoan eta aurreko asteetan nabarmen areagotzen baita.

Horrela, 150 metro karratutik gorako instalazio eta lokalek edukieraren ehuneko 60 baimendu beharko dute gehienez. Merkataritza-guneetan edukiera hori bera aplikatuko da solairu eta saltoki bakoitzean, bere merkataritza-azalera alde batera utzita. 150 metro karratutik bitarteko azalera duten establezimenduetan, gehieneko edukiera ehuneko 75ekoa izango da.

Dekretuaren aldaketa puntual horrek, halaber, hiru foru-aldundiek eta Osasun Sailak duela gutxi gizarte- eta osasun-zerbitzuetako zentro, zerbitzu eta establezimenduei buruz lortutako akordioa jasoko du, egoitzei eragiten dieten jarduera-protokoloak zehazten dituena.

Iruzkin bat
  • Argazkia MAP
    MAP
    2020-12-01

    "...mantener con firmeza las medidas actuales,...". Se aplican muchas medidas simultáneamente y no se conoce cuales son realmente eficaces. Dado que esto va para largo, habría que ensayar distintas variables para demostrar su eficacia, y aliviar algunas, cuando remite el contagio. Como habitar en segunda residencia, viajar a otro municipio, retrasar el toque de queda a las 24h, abrir la hostelería en la calle,...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)