Berriak Kultura
Eu

224.700 euro, haur eta gazteen irakurketa bultzatzeko (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak ontzat jo du Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, baita udal liburutegiak kudeatzeko eskudun diren erakundeei ere, beren liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko 2011ko. urterako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Agindua. Horretarako, 224.700 euro erabiliko dira.
Sinistuta gaude liburuzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura errazago bereganatzen dela haurtzaroan eta gaztaroan. Horregatik, Kultura Sailak lehentasuna eman nahi dio polulazioaren sektore horrek dituen beharrak asetzeari, eta bide horretan, 2011n ere eutsi egingo dio haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta udal liburutegien erabilera sustatzeko laguntzetarako deialdiari.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntzetarako, guztira, 224.700 euro erabiliko ditugu, eta laguntzen hartzaileak Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko liburutegien titularrak diren Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalak izango dira. Onuradunak izan daitezke, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegi publikoak kudeatzeko eskudun diren toki-erakundeak.
Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak: 2011ko ekitaldian haur eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna eta udal liburutegietako zerbitzuen erabilera sustatzekoak. Horien artean, azpimarratzekoak dira: profesionalen prestakuntza espezifikoa; haur eta gazteentzako irakurketa-jarduera osagarriak (ipuin-ordua, irakur-taldeak, e.a.); haur eta gazteentzako bibliografia-erakusketak, hitzaldiak eta abar antolatzea; haur eta gazteentzako literatura-lehiaketak antolatzea, edo haur eta gazteak liburu eta liburutegietara hurbiltzeko kanpainak.
Agindu honetatik kanpo geratzen dira espresuki material bibliografikoa erosteko laguntzak, salbu eta material hori beharrezkoa bada agindu honetan aipatzen diren helburuekin bat datozen jarduera zehatzak gauzatzeko, eta kanpoan geldituko dira baita ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzen ez duten jarduerak.
Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan