Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak milioi bat euro erabiliko ditu ‘Sormen Lantegiak’ Programaren barruko proposamenak garatzeko (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Jaurlaritzaren Kontseiluak Sormen Lantegiak programaren barruan 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Pertsona eta enpresa sortzaileentzako laguntza-lerro berri honetarako, guztira, milioi bat euro erabiliko dira.

Kultura Sailaren iritziz, egokia da lerro espezifiko bat abian jartzea bai artearen ikuspegi hutsetik bai ekoizpenaren kudeaketaren ikuspegitik berrikuntza sustatzeko, talentu eta praktika sortzaile berriak ager daitezen, horrela kultura-edukiak sortzeko egiturak berritu ahal izateko, bereizgarritasun propioak dituzten eraketa artistiko berriak sortu ahal izateko eta, oro har, gerora gure erkidegoko arte-sarea aberastu eta sendotu dadin.

Hori dela eta, agindu berri hau jarri da abian, 2011. urtean Sormen Lantegiak programaren barruan gauzatuko diren eta artea berritzeko aukera onenak sustatzeari begira arte eta gizarte eremuen arteko elkarguneak bultzatzen dituzten proiektu diziplinartekoetara zuzenduta. Eramu horiek, zehazki, multzo hauetan banatzen dira:

a) 1. multzoa. Honako eremu hauek hartzen dituen nahitaezko multzo nagusia: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia; eta loturiko beste batzuk, hala nola, zirkua, magia eta bertsolaritza.

b) 2. multzoa. Kultur ekonomiaren beste eremu batzuk hartzen dituen multzoa: eskulangintza, diseinu grafikoa edo industriala, gastronomia, moda, kultur ondarea, denbora-pasarako eta komunikaziorako software elkarreragileak, robotika eta antzekoak.

c) 3. multzoa. Zientziaren eta gizartearen alorrean mamitzen diren arloak hartzen dituen multzoa; zehazkiago:

- Zientzia aplikatuak: enpresen administrazioa, nekazaritza, arkitektura eta ingeniaritzak, bioteknologia, komunikazio zientziak, osasun zientziak, ekonomia, industria, ingurumena, metalurgia, garraioa eta antzeko beste zientzia aplikatu batzuk.

- Gizarte zientziak: demografia, ekologia, pedagogia, hirigintza eta antzeko beste gizarte zientzia batzuk.

- Gizarte-lana: mendetasuna, ahalmen urritasunak, gizarte-bazterketa, tratu txarrak (emakumeak, adingabeak, zaharrak...), presoak, adindunak, indarkeriaren biktimak, genero-berdintasuna eta antzeko beste gizarte-alor batzuk.

Modalitate bakoitzean baztertu egingo dira ondoren aipatzen diren multzoen arteko elkargunerik ez duten proposamenak; alegia, onargarriak izateko, proiektuek 1. multzoko arte-diziplinetako batean argiro sartuta egon behar dute eta, era berean, elkargune garbi bat izan behar dute gainerako multzoetako batekin, gutxienez.

Modalitateak eta diru-baliabideak

Diru-laguntza hauetarako bideratutako diru-kopurua, guztira, milioi bat euro izango da, eta honela banatuko da modalitateen artean:

- SORGUNE MODALITATEA

Modalitate hau bideratuta dago programa espezifikoak antolatuz eta horretarako behar diren zuzkidura, azpiegitura eta egiturak erabiliz, bai banakako pertsonei bai kolektibo sortzaileei hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazioak, baliabideak eta lankidetzarako laguntza eskaintzen dizkieten zentroek aurkezten dituzten jarduera-proiektuetara, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak antzematea eta bultzatzea, eta kudeaketa parte hartzailea.
501.000 euro. Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.

- IKERTU MODALITATEA

Modalitate hau bideratua dago proiektuen eta prototipoen aldez aurreko diseinua helburu duten proposamenetara, non eta ideia, hipotesi edo hasierako kontzeptu batetik abiatuta beraren bidezkotasuna, interesa, originaltasuna edo egokitasuna ikertu nahi diren, bai eta beraren bideragarritasuna ere, produktu edo prozesu artistiko jakin bat, gerora gara daitekeena, bilakatzeko.
Modalitate honetako diru-laguntzetarako, 100.000 euro erabiliko dira, 5.000 euroko hogei laguntzatan banatuta.
Modalitate honetako eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio diru-laguntza emango.

- ARRAGOA MODALITATEA

Modalitate hau bideratua dago ikerketarekin, berrikuntzarekin eta garaikidetasun artistikoarekin loturiko kultur proiektuetara, -seriean produzitzeko modukoak izan edo ez, baina betiere tankeraren eta edukiaren egituragatik horrelakotzat ezagutzeko modukoak-, publikoaren artean banatuak, erakutsiak eta kontsumituak edo partaidetuak izateko helburua dutenak.
299.000 euro. Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa hirurogei mila euro izango da, eta inoiz ere ezingo da gainditu eskabidearen helburu den jardueraren kostuaren %65.

- AGERTU MODALITATEA

Modalitate hau bideratua dago proiektu edo produktu sortzaileak jendaurrean erakutsiak edo aurkeztuak izateko, bai zentro edo aretoetan, bai programazio, jaialdi eta azoketan, erakusketa, foro, merkatuetan eta, oro har, proiektu eta produktu sortzaile horiek balioztatuko dituen edozein ekitalditan.
Proiektuak eta produktuak erakutsiak eta aurkeztuak izatera bideratutako diru-laguntzen diru-kopurua 100.000 euro izango da.
Edozein modutan, laguntzak ez du inoiz gainfinantzaketarik ekarriko eta ez ditu, halaber, honako kopuruak gaindituko: 2.000 euro proiektuak aurkezteko, eta 6.000 euro produktuak erakusteko.

Iruzkin bat
  • @Kultiba
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina un millón de euros al desarrollo de propuestas dentro del Programa "Fábricas de Creación". http://fb.me/yOiExwQv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan