Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

450.000 € bekatan Euskal Merkataritzarako dinamizatzaileak prestatzeko (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak gaur aurkeztu dio Jaurlaritzaren Kontseiluari onar dezan euskal merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko beketarako 450.000 € gaineratzen dituen agindua eta ebazpena.

30 lagun izan ahalko dira programa horren onuradun. Euskal Autonomia Erkidegoan urtebeteko baino gehiagoko administrazio-egoitza duten goi-mailako unibertsitateko tituludunei zuzenduta daude bekak, betiere gehienez 32 urteko adina badute.

Iaz ezarritako gehikuntzari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak, beken kopuruari gagozkiola. 2010ean, Sailak erabaki zuen % 20 gehitzea bekadunen kopurua, merkataritzaren dinamizazio-bulegoak indartu eta zabaltzeko.

Ekainaren 30etik abuztuaren 12ra bitarte aurkeztu ahalko dira eskaerak. Merkataritzako zuzendariak 6 hilabeteko epean ebatziko du, Agindua argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Euskadiko merkataritza-banaketaren sektorean profesionalizazioaren hobekuntza bultzatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko Jaurlaritzaren helburuaren barruan biltzen dira beka horiek. Horretarako, enpresa-kudeaketan behar bezala kualifikaturiko eta sektorearen egiturari eta bilakaerari buruzko jakintzak dituzten profesionalak behar dira.

Programaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) prestakuntza-ikastaro espezializatu bat emango die bekadunei. Ikuspegi praktikoa duten irakasgaiak sartzen dira ikasgai-zerrendan: Merkataritza-banaketaren sektorea: kontestualizazioa, Merkataritza hirigunean, Euskadiko merkataritza-banaketaren sektorerako laguntza teknikoa, Merkataritza-enpresaren kudeaketa: zuzendaritza estrategikoa, marketina, pertsonak merkataritzan eta finantza-kudeaketa, Esparru juridikoa: merkataritza-antolamendua eta merkataritza-jardueraren garapena eraginpean hartzen duen legeria, Merkataritzako joera berriak: teknologia, bikaintasuna eta berrikuntza, ingurumen-erantzukizuna. Ikastaroa irailetik azarora bitarte emango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan