Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Enpresa traktoreentzako txoke-abalak 200 milioi gehiagoz berritu dira, Europako Batzordeak oniritzia eman ondoren (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Dekretua, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ohiz besteko programa garatzeko dena.

 2009ko bigarren seihilekotik 14.000 enplegu finkatu dira, gutxi gorabehera, 21.500 langile inguru dituzten 2.400 enpresa pasatxori eraginez.


Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu bat onartu du gaur, industria-sareari eta enpleguari eusteari dagokionez beren sektorean, eskualdean edota beren inguruneko ekonomian edo gizartean garrantzi berezia duten enpresa-proiektuei txoke-abalak ematea arautzeko.

Dekretua onartu baino lehen, Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari kontsulta egin behar izan dio horren inguruan, eta, zorionez, erkidegoko agintarien oniritzia jaso du.

Laguntza-ildo hori ez da berria. 2009ko bigarren seihilekotik aplikatzen da, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresentzako finantziazioa indartzearen alde egin zuenez geroztik. Harrezkero, 200 milioi euro eman ditu abaletan, gutxi gorabehera, aldundien laguntzarekin.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaur egindako bileran, abalen ildoa berritzeko erabakia hartu du, 2011ko ekitaldirako 200 milioi euroko muga ezarriz. Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek txoke abalen jarraipena egiteko osatutako batzordeak aho batez egindako proposamenaren ondorioz etorri da erabaki hori.

Laguntza horiek ahalik eta azkarren emango dira, eskaera egiten denetik abala jaso arte ahalik eta denbora gutxien igarotzeko moduan, espedientea osatuta dagoen unearen arabera.

Beren ezaugarriak direla medio aurrera eramateko finantziazio handia eskatzen duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak izango dira finantzatzeko modukoak, betiere honako hauekin zerikusia badute:

- Inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere horiek gauzatzeko enpresa-arloko itunak edo ekimenak elkarrekin osatzen badira, eta horrekin merkatu berriak irekitzen badira eta Euskadiko enpresa-sarea nazioartean birkokatzen bada.

- Berregituratzeko neurriak aplikatu dituzten enpresek lortutako inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, baldin eta proiektuak, eskaerak edo kontratuak enpresa horietarako enplegua hobetzeko, finkatzeko eta garatzeko plana badakar.

- Euskadiko enpresa-sarean ehuneko garrantzitsuetan zuzeneko trakzio-eragina duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak.

- Inplikatutako hornitzaile-katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak biltzen dituzten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen praktika txarrak eta horrek eragiten duen finantza-estutasuna eramatea haiengana.

Aurten 200 milioi gehiago

Abalaren zenbatekoa inbertsio-proiektuarekin, eskaerarekin edo kontratuarekin lotutako finantza-eragiketaren nominalaren % 30 izango da orokorrean. Abala abalatutako zenbateko nominalera luzatuko da gehienez eta zenbateko horren interesen 6 hilabetera gehienez. Oro har, abalak 24 hilabeteko epea izango du.

Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du enpresen zirkulatzaile-premiaren finantziazioan laguntzea, Euskadin ekonomia eta enplegua bultzatzeko, eta abalak ildo horren barnean kokatzen dira.

Programa finkatu egin da, enpresei finantziazio-arazoak konpontzen laguntzeko tresna eraginkorrenetako bat dela egiaztatu den neurrian. Orain artean, balantzea izugarri positiboa izan da, 200 milioiko abalak eman direlako, gutxi gorabehera.

Horrek baliabide-bolumen handia mobilizatzeko aukera eman du, 1.000 milioi eurotik gorako proiektu edo eskaerak egikaritzea ahalbidetu duena. Horren ondorioz, 14.000 enplegu finkatu dira, gutxi gorabehera, 21.500 langile inguru dituzten 2.400 enpresa pasatxori eraginez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan