Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

103.171 euro Ikasle Egoitzetarako (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez onesten dira Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe nagusiei laguntzak emateko arauak eta 2010eko ekitaldian eskabideak aurkezteko deialdia.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Ikasle-egoitzentzako laguntzen deialdia egin eta arau erregulatzaileak onartu ditu.

103.171 euroko diru kopurua duten laguntza hauen helburua Ikasle-egoitzetan 2011. urtean ondorengo jardueretarako sortutako gastuak finantzatzen laguntzea da: Kultur eta zientzia jarduerak, egoitzarako bekak ematea eta inbentarioko ondasunak erostea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan