Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Elikagaien Industriako prozesuak eta kalitateko goi teknikaria (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Elikagaien Industriako Prozesuak eta kalitateko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Elikagaien Industriako Prozesuak eta kalitateko goi teknikariaren tituluari, Elikagaien Industriak lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan