Bingen Zupiriak “BESTE BAT! Zuzeneko Arteen Zirkuitua” izeneko ekimenaren aurkezpenean parte hartu du

2020-11-26

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak “BESTE BAT!  Zuzeneko Arteen Zirkuitua” ekimenaren aurkezpenean parte hartu du gaur Donostiako Dabadaba aretoan. Zirkuitu honek kultura bultzatu nahi du, eszenatokietara itzuli, erritmoa berreskuratu, Euskadin sormena sustatu eta zuzeneko arteen ilusioa partekatu.

2020ko azaroan eta abenduan, bai eta 2021eko urtarrilean eta otsailean ere, Beste bat! Ekimenak 250 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, besteak beste, musika, antzerkia, dantza eta zirkua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 areto baino gehiagotan. Ekimen honetan parte hartzen duten espazioek beren programazioa aurkeztu behar izan dute.

Izaro, Belako eta Ruper Ordorika bezalako artistek, Zetak edo Niña Coyote bezalako musikari gazteek osatuko dituzte musika emanaldiak. Antzerkiaren atalean, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx, Porotx eta Mari Motots taldeak igoko dira agertokietara. Dantzari dagokionez, euskal erreferente nabarmenek parte hartuko dute, hala nola Dantzazek eta Kukaik. Oliver Magoak eta The Funest Troupek zirku-ikuskizunak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago hemen

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak