Berriak Lehendakaritza
Eu

Onartu dira Garapen Lankidetzarako diru-laguntzak: 8 miloi euro baino gehiago, guztira (2011-06-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 14

Erabakia, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren konturako programei laguntzak emateko 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman die gaur Garapenerako Lankidetza Funtsean aurreikusitako diru-laguntzei; 8.200.000 euro, guztira.

Diru-laguntza horiekin Eusko Jaurlaritzak lankidetza estrukturalaren aldeko apustua berretsi nahi du, aldaketa prozesu integralak eta epe luzekoak babestuz, erakundeak, araua eta balioak eraldatzeko maila guztietan: toki, estatu zein nazioarte mailan. Beraz, epe laburreko ekintzak eta oinarrizko premiak asetzeko baino ez direnak babestea gainditu nahi da, ekintza horiek ez baitute premia horiek sortzen dituzten zergatietan eragiten. Garapenak, beraz, aldaketa estrukturalak behar ditu eta lankidetzak horretan lagundu behar du.

Horrela, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu diru-laguntzok eta euskal entitateei eta herrialde hartzaileetakoei emango zaizkie beti ere, estrategia, gizarte, finantza eta kudeaketa ahalmena egiaztatu badute finantza irismen handiko proiektuak eta epe luzeko eragina dutenak abian jar ditzaten, horien bitartez programaren bizi-ziklo osoa betetzeko: identifikazioa, burutzea, jarraipena eta ebaluazioa.

Programa bakoitzeko eskatutako diru-laguntza ezingo da 1.200.000 euro baino gehiagokoa izan, ezta 600.000 baino gutxiagoa ere.

Diru-laguntza horiek urte anitzeko banaketa izango dute 2013 arte eta horietara biltzeko eskabideak Lankidetzaren Euskal Agentzian aurkeztu beharko dira hilabeteko epean, diru-laguntzak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunean kontatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan