Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun saila Euskaraldiarekin bat, 300 kidez osatutako 80 arigune sortu baitira

2020-11-25

Erandio, 2020ko azaroaren 25a

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila Euskaraldiaren bigarren edizioan ere parte hartzen dabil, 80 `arigune´ sortu baitira, eta horietan 300 pertsona daude izena emanda, ahobizi ala belarriprest moduan. Arigune horietatik 51 Ertzaintzan eratu dira eta 150 kide inguru dituzte.

Hori dela eta, ahobizi ala belarriprest moduan euskararekin hartutako konpromisoa erakusteko, Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela, hamar pertsonako talde bat elkartu da gaur Ertzaintzaren Erandioko egoitzan:

Lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua, Josu Erkoreka

  • Segurtasuneko sailburuordea, Josu Zubiaga
  • Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Elixabete Etxanobe
  • Giza Baliabideen zuzendaria, Izaskun Urien
  • Ertzaintzaren zuzendaria, Rodrigo Gartzia
  • Ebaluazio, Hornikuntza eta Lantokien arloburua, Aitor Azkuenaga
  • Aholkularitzako proiektuburua, Olga Fernandino
  • Ertzaintzako burua, Josu Bujanda
  • Erandioko Komisarioa, Arantxa Otaegi
  • Donostiako Ertzain-etxeko Ikerketa Kriminaleko buruordea, Gotzon Muñoa

Erne, Esan, Euspel eta Esan sindikatuetako ordezkariek Euskaraldiaren aldeko argazkia atera dute.

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20an hasi zen eta abenduaren 4an amaituko da. Ekimen horren helburua euskara lanean zein lanetik kanpo erabiltzera bultzatzea da, gero eta inplikazio handiagoa lortzeko asmoz.

 


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)