Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 1.605 isun jarri dituzte asteburuan Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik

2020-11-23

Joan den asteburuko hiru egunetan Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 1.605 isun jarri dituzte Euskadin, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun-arauak ez betetzeagatik. Horietatik ia erdiak zirkulazio-askatasunaren eta gehienez seiko taldeetan elkartzeko muga ez errespetatzeagatik jarri dituzte. 

Ertzaintzak eta udaltzaingoek asteburu honetan berriz egin dituzte kontrolak norbera bizi den udal-herritik eta autonomia-erkidegotik justifikatu gabeko arrazoiengatik irtetea eragozteko eta gainerako osasun-neurriak betetzen direla zaintzeko. Zaintza-dispositibo horietan guztira 1.605 isun bideratu dituzte ostiraletik igandera bitartean. Gehienak –749– zirkulazio-askatasunaren muga ez betetzeagatik edo eremu publikoetan edo pribatuetan gehienez sei pertsona elkartzeko muga ez errespetatzeagatik jarri dituzte.  

Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik, berriz, guztira 390 isun jarri dituzte, eta kalean alkoholdun edariak kontsumitzeagatik, aldiz 257. Gainerako isunen kontzeptuak, besteak beste, kalean bi metroko tartea utzi gabe erretzea eta ostalaritza-establezimenduetan eta jatetxeetan ordutegia ez betetzea dira. 

Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 334 isun Araban, 882 Bizkaian eta 389 Gipuzkoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak