Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

PIPak 890 milioi euro aurreztea ahalbideratuko du

2011.eko ekainak 15

Administrazioaren Leihatiletan urtean 13 milioi dokumentu gutxiago aurkeztea ahalbidetuko du Eusko Jaurlaritzak sortutako Berrikuntza Publikoaren Planak

PIPa martxan jarrita, Eusko Jaurlaritza administrazio berritzaile eta ireki baterantz doa. Paperean oinarritutako administraziotik teknologia berrietan oinarritutako administraziorako bidea gauzatzea da helburu. PLana azken burua eramateko, 108 milioi euro inguruko inbertsioa egin beharko da. Administrazio-kargak %30 murriztuz 890 milioi aurreztu ahal izango dira. Infomatika eta telekomunikazioko (IT) azpiegituretan urean 24 milioi euro aurreztuko direla aurreikusi da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP) onartu zuen maiatzaren 31n. Tresna horrekin —azken burura eramateko 108 milioi inguruko inbertsioa egin beharko da—, datozen hiru urteetan gizarteari kalitatezko zerbitzuak eta zerbitzu eraginkor eta seguruak eskainiko dizkien administrazio berritzaile eta irekiranzko bidea egingo du gobernuak, gainontzeko euskal erakundeekin lankidetzan eta herritarren parte-hartze aktiboarekin. Pertsonek izan behar dute aldaketaren protagonistak.

Planaren lanketa bera parte-hartzearen eta gardentasunaren adibide izan da. Lan-mahaiaren bidez (15 talde eta 150 parte-hartzaile izan dira 50etik gora saiotan) funtzionarioek, beste administrazio eta erakundeek, sindikatuek, merkataritza-ganberek, etab. parte hartu dute. Prozesuak herritarren parte- hartzea    ere    izan    du,    horretarako    jarritako    blog    bati    esker (http://pip.blog.euskadi.net) eta sare sozialak direla medio (Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube, SlideShare...).

PIPa gobernuaren estrategia global eta partekatuaren zati da eta Euskadi moderno bat eraikitzen laguntzen du, herritar libreak, elkarrekin solidarioak diren herritarrak eta baloreen gizarte-eredua, iraunkorra eta mundu irekian lehiakorra dena eraikitzeko helburua duten herritarrak oinarritzat hartuz. Planak hainbat bidetatik ibili nahi du, azken geltokian bide guztiek gobernantza onean bat egiteko, hau da, gardentasuna, berrikuntza, irekitasuna eta emaitzei begirako orientazioa lortzeko.

Administrazioaren leihatiletan urtean 13 milioi dokumentu gutxiago aurkeztea ahalbidetuko du Eusko Jaurlarizak sortutako Berrikuntza Publikoaren Planak.

PIParen hiru urteko ezarpenaren (2011-2013) helburu zehatzak:
- Administrazio-kargak gutxitzea administrazioarekin izaten diren harremanetan.
EBn BPGaren % 3tik gorako pisua daukate administrazio-kargek; Espainian, ordea, % 4,6. Traba burokratikoak kentzea eta prozedura eta izapideak — enpresek egin behar izaten dituzten baimen-eskeak, ziurtagiriak, etab.— sinpletzea da helburua. Ildo horretan, enpresei eta oro har herritar guztiei eragiten dieten administrazio-kargak datozen hiru urteetan % 30 murriztea jarri du helburutzat Eusko Jaurlaritzak. Gutxi gorabehera 890 milioi euro aurreztea aurreikusi da.

- Bide elektronikoen bitartez zerbitzu publikoen % 100a herritarren eskura jartzea.
Paperean oinarritutako administraziotik teknologia berrietan oinarritutako administraziorako bidea gauzatzea da helburua. Herritarrak mundu digitalean sartzea sustatzen du PIPak, eta Administrazio Elektronikoa, e-Administrazioa, behin betiko ezartzea lortu behar du. Horrela, herritarrekin harremanetan jartzeko bideak modernizatuko dira eta barruko lan-kargen banaketan asko aurreztu eta hobetzea lortuko da.
Herritarrek administrazioan egin beharreko izapideak laburragoak izango dira, paper gutxiago erabiliko da eta ez da erakundeen bulegoetara joan beharrik izango.

- Administrazio-prozedurak sinplifikatzea: Zerbitzu xumeak emango dira, baina kalitatezkoak.
PIParekin zerbitzu publiko argiagoak, hain hizkera iluna ez dutenak, eskaini nahi dira. Herritarrek ez daukate dagoeneko edozein administraziotan dauden datuak egiaztatzeko inolako agiririk aurkeztu beharrik. Datozen hiru urteetarako helburua, ziurtagirien kopurua % 60 murriztea da. Herritarrek eta enpresek lehen administrazioaren leihatiletan aurkezten zituzten urteko 13 milioi dokumentu aurkezteari utziko diote.

- Informazio-sistema eta teknologia- eta telekomunikazio-zerbitzu moderno eta eraginkorrak edukitzea, antolamenduaren benetako beharretara egokituta daudenak, eta kalitatezko zerbitzu publikoak emateari garrantzia ematen diotenak.
Informatika eta telekomunikazioko (IT) azpiegituretan urtean 24 milioi euro aurreztea aurreikusi da.

- Administrazioen arteko lankidetza eta elkarreragingarritasuna.
Erakundeen arteko gainjarpenak gainditu behar dira eta herritarrekiko harremanetan erakunde-egituraketa argitu. Administrazioen arteko informazio- trukeari esker, denbora aurreztu eta izapidetze-denborak murriztuko dira eta, ondorioz, zerbitzuen eragingarritasuna eta kalitatea handituko dira.
Berrikuntza Publikoaren Planak administrazioaren barruko lan-kultura berria eta zenbait lanposturen profilen definizio berria ere ekarriko ditu. Beharrizan berriak sortuko dira (web-kudeatzaileak, etab.) eta beste lanpostu-mota batzuk murriztuz joango dira.

Azken batean, PIParen onarpenarekin administrazio eraginkorra lortu nahi da, gizartearen beharrizanei erantzuten dielako; irekia izatea ere lortu nahi da, kudeaketa gardena egiten duelako; erabakiak hartzeko garaian parte-hartzailea izatea lortu nahi da; eta eraginkorra izatea ere lortu bai, dituen baliabide urrien erabilera eredugarria egiten duelako.

* PIParen (Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013) eduki osoa

www.euskadi.net/berrikuntza web orrian dagoen etengabeko estekan ikus daiteke

14 iruzkin
  • @AjebaskPaisVasc
    2011.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @virginiog: El PIP, Plan de Innovación Pública del Gobierno vasco ahorrarra 890 millones de euros http://bit.ly/mf6jm5... @Nagodelos @mgarrigap

  • @rrosfel
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El verdadero PIP se llama Concierto RT @virginiog: El PIP vasco ahorrarra 890 millones de € http://bit.ly/mf6jm5... @Nagodelos @mgarrigap

  • @virginiog
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El PIP, Plan de Innovación Pública del Gobierno vasco ahorrarra 890 millones de euros http://bit.ly/mf6jm5... @Nagodelos @mgarrigap

  • @PSEBizkaia
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El PIP permitira ahorrar 890 millones de euros http://t.co/LyaCBqI

  • @AzaharaDomingue
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El PIP permitira ahorrar 890 millones de euros http://t.co/LyaCBqI

  • @neivan_r
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El PIP permitira ahorrar 890 millones de euros http://t.co/LyaCBqI

  • @perejoanmitjans
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El PIP permitira ahorrar 890 millones de euros http://t.co/LyaCBqI

  • @Nagodelos
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Súper orgullosa y contenta xq x fin reducimos burocracia, tramites y papeleo ;) http://www.irekia.euskadi.net/es/news/6504-pip-permitira-...

  • @guillermo_ig
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El PIP permitira ahorrar 890 millones de euros http://www.irekia.euskadi.net/es/news/6504

  • @Nagodelos
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El PIP permitira ahorrar 890 millones de euros http://t.co/LyaCBqI

  • @xuriarte
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @vali_vali_: Gobierno abierto+innovación pública=ahorro 900 mill. €
    #pip #ogov #egov http://t.co/VZ9R1Bk

  • @PauBlasi
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @vali_vali_: Gobierno abierto+innovación pública=ahorro 900 mill. €
    #pip #ogov #egov http://t.co/VZ9R1Bk

  • @mikelotaegi
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @vali_vali_: Gobierno abierto+innovación pública=ahorro 900 mill. €
    #pip #ogov #egov http://t.co/VZ9R1Bk

  • @vali_vali_
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Gobierno abierto+innovación pública=ahorro 900 mill. €
    #pip #ogov #egov http://t.co/VZ9R1Bk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)