Berriak Lehendakaritza

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Azuayko Gobernuaren arteko Lankidetza-hitzarmena izenpetzea

2011.eko ekainak 14

Hitzarmena Azuayko probintzian teknologia-zentro bat sortzeko izango da.

Manuel Salinero Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidenteordeak eta Paúl Carrasco Azuay Probintziako Gobernuko prefektuak gaur goizean lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute Cuencako hirian, Azuayko hiriburuan, teknologia-zentro bat sortzeko.

Hitzarmen honen xedea Azuayko Probintziako Gobernuaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko lankidetza formalizatzea da. Lankidetza hori Azuayko Probintziaren garapena sustatzeko izango da, hango ekonomia-esparruak teknologiaren eta zientziaren itzalpean bizkortzen saiatuz.

Horretarako, teknologia berritzaileak sortzea, erakartzea, egokitzea, eskualdatzea eta zabaltzea izango da egin beharrekoa, ikerketa, garapena eta berrikuntza sortzen duten beste eragile batzuekiko lankidetzan. Gainera, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntza Zentro bat sortzean ikerketa, garapena eta berrikuntza sortzea nahi da eskualdeko baliabideak hobeto aprobetxatzea sustatuz.

Tecnalia Research & Innovation Fundazioa Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko eragile modura izango da berariazko aholkularitza eskainiko duena. Lankidetza zehatz hori Eskualde Batuen Erakundea/Eskualdeen Foro Globalaren barruan Azuayk eta Euskadik duten lankidetzatik sortu da. Bi eskualdeak dira foro horren kide nabarmenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak